Albisteak

Atzealdea Murgiako jolas-gunea haur eta nerabeentzako trebatze gune natural bihurtuko da

1
Laster jarriko da martxan obrak esleitzeko lehiaketa, eta 10 aste iraungo dute esleitzen direnetik.

2023·01·13


2021ean zehar, Udalak, Hiritik At enpresaren laguntzarekin, parte hartzeko prozesu bat garatu zuen: "jolastuko al gara". Prozesuaren helburua herrian dauden jolasguneak identifikatzea, aztertzea eta eraberritu beharreko eremuetan irizpideak ezartzea zen. Hori guztia bi fasetan garatu zen:

  • 1. fasea, aurrelanketa: jolasguneak identifikatu eta aztertu ziren Gaztelekuko nerabeekin eta Herri Eskolako haurrekin batera.
  • 2. fasea, emaitza: Sei jolas-gune berritzeko irizpideak zehaztu ziren:
    1. Apeztegi parkea: trebatzeko ur-eremua.
    2. Gazteleku ingurua: nerabeen topagunea.
    3. Sagardo plaza: gune urbanoa.
    4. Pelotari plaza: adierazpen gunea.
    5. Murgia parkea: trebatze gune naturala.
    6. Ibai-parkea: belaunaldien arteko aisialdi-gunea.

Sei horietatik, hiru gune berrituko dira, eta obrak egingo dira datozen urteetan: Murgia, Sagardo plaza eta ibai-parkea.

Murgiako jolas-eremua

Murgiako eraldaketa abenduko obra batzordetik pasa eta alkatearen dekretu bidez onartu da. Laster jarriko da martxan obra esleitzeko lehiaketa.

Egingo den eraldaketaren oinarria partaidetza-prozesuan lortutako informazioa izan da.

Murgiaren kasuan, inguruko elementu naturalak aprobetxatuko dira, haurrei zuzendutako trebatze- eta esperimentazio-gune bat sortuz.

Sortuko diren jolasguneetako batzuk hondartegia (garai bateko iturria erabiliz), oreka-gunea (sareak, enborrak, harriak, sokak) eta trebatzeko eremu naturala (malda erabiliz) izango dira, besteak beste.

Proiektuak 66.013,27 euroko aurrekontua izango du.

1