Albisteak
Atzealdea Mundu mailako lotura erraldoia indarkeria sexisten aurka
2020·04·17
Matxismoak edozein egoeratan jarduten du, baita koronabirusaren krisian ere.
COVID-19ren hedapena saihesteko biztanleria konfinatzeko hartutako neurria arriskutsua da emakume askorentzat. NBEk berak baieztatzen du genero-desberdintasunek okerrera egiten dutela edozein krisialdiren aurrean, eta horrek emakumeen aurkako indarkeriaren mailak handitzea dakarrela.
Hori da prostituzio-egoeran dauden emakumeen kasua, sexualki esplotatuak izaten jarraitzen baitute eta kutsatzeko arrisku handiagoa baitute.
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ere pairatzen dute muturreko zaurgarritasuna, erasotzailearekin espazio bera partekatu behar izaten baitute egun osoan. Arrisku hori areagotu egiten da erasotzailea gertu izanda, laguntza eskatzeko edo salaketak aurkezteko zailtasunengatik.
Hori dela eta, funtsezkoa da biktimaren inguruan daudenak ( senideak, bizilagunak eta lagunak ) adi egotea eta jardutea.
Horren aurrean, Matazak Indarkeria sexistaren aurkako mugimenduak emakumeen aurkako indarkeriak ikusarazteko eta salatzeko modu gisa ehuntzea proposatu du: 30 zm-ko zabalera eta nahi den luzera duen pieza bat ehuntzea da asmoa. Ehun hori balkoietatik eskegi daiteke, emakume horiei bakarrik ez daudela ikustarazteko modu gisa.
Itxialdiaren ondoren, Matazak Indarkeria Sexistaren aurkako mugimenduak topaketa bat antolatuko du eta ehun zatiak batuko ditu, indarkeria sexisten aurkako loturarik handiena eta mundialena lortzeko.