Albisteak

Atzealdea Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuei laguntzeko bi ekimen

Joan den asteartean maiatzeko Tokiko Gobernu Batzordea eta Osoko Bilkura egin zituen Udalak. Beste gai batzuen artean, Covid-19ak merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan eragindako ondorioei aurre egiteko bi ekimen martxan jartzea onartu zen. Alde batetik, zenbait dirulaguntza emango zaizkie, eta bestetik, deskontu-bonuen kanpaina bat jarriko da martxan.

2020·05·29


Astigarragako merkatari, ostalari eta zerbitzu establezimenduentzako dirulaguntzak 

Dirulaguntzen helburua da udal zergak ordaintzeko eta gastu finkoei aurre egiteko dirulaguntzak ematea, itxita egon diren edo fakturazioa %60 edo gehiago murriztu zaien establezimenduei.

2 laguntza mota eskatu ahal izango dira:

  1. Itxita egon izanagatik edota fakturazioa %60 edo gehiago murriztu izanagatik ordainketa bakarreko laguntza:
  • Taberna, jatetxe eta sagardotegiak -----------------------------------1.500 euro
  • Landetxe, pentsio eta hotelak ------------------------------------------1.500 euro
  • Txikizkako merkataritza eta zerbitzu establezimenduak ---------- 800 euro

2. Alokairua edo hipoteka izateagatik laguntza itxita egon den hilabete bakoitzeko:

  • Alokairua ---------------------------------------------------------gehienez 300 euro/hilabeteko 
  • Hipoteka ----------------------------------------------------------gehienez 100 euro/hilabeteko


Deskontu-bonuen kanpaina, bertako merkataritza sustatzeko

Covid19ak eragindako kalteei aurre egin eta tokiko merkataritza suspertzeko deskontu bonuen ekimena martxan jartzea onartu zuen asteartean udalak.

Bi deskontu kanpaina egitea onartu da, bata orain (ekainaren erdialdera hasiko da) eta bigarrena udazkenean.

Deskontu bonuak saltzen dituen online plataforma baten bidez egingo da, non Astigarragako herritarrek diru kopuru baten truke atxikituta dauden establezimenduetan gastatzeko deskontu bonuak eskuratuko dituzten.

Bonu horien balioa ordaindutakoarena baino %20 handiagoa izango da, alegia, herritarrak ordaindutakoa baino diru kopuru handiagoa (%20a) izango du establezimenduan gastatzeko. Bonuak izango dira 10-20-50 eta 100 eurokoak. Adibidez, herritarrak 50 euroko bono bat erosten badu 40 euro ordainduko ditu (gainerakoa udalak jarriko du).

Bonuak saltzeko plataforma horretan ekimenean parte hartzen duten establezimendu guztiak ikusiko dira.