Albisteak
Atzealdea Merkataritza ekintzailetza dirulaguntzen deialdia zabalik da
2021·03·15
Guztion Astigarraga merkataritza berraktibatzeko programaren baitan, dirulaguntza lerro berri bat abiatu zuen Astigarragako Udalak 2020an; Guztion, merkataritza ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzak, hain zuzen ere.
Edizio horretan 3 proiektu babestu zituen Udalak, eta ostiraleko prentsaurrekoan, proiektu horiek ezagutzeko aukera eman ziguten ekintzaileek.
Nabarmentzekoa da 3 proiektuetako sustatzaileak emakume ekintzaileak direla:
- Oumaima Ileapaindegia -Oumaima El Gabbas
- Eingou Ikasgunea -Maider Etxeberria Otegi eta Maialen Sarasola Barrenechea
- Mara-Mara Tatto Studio -María del Pino Vicedo Rubio eta Eva Vicedo Rubio
Emakume ekintzaile horien eskutik jaso dugu negozio berri bat martxan jartzeko erronkaren eta ilusioaren kontakizuna.Izan ere, Eingou ikasguneko arduradunek azpimarratu dutez, aspalditik zuten Astigarragan akademia propioa zabaltzeko ilusioa eta Udalak emandako dirulaguntza ezinbestekoa izan zaie proiektuari ekin ahal izateko. Familiak emandako sostengua ere gogoan izan dute. Horrekin bat etorri dira ere, Mara-Mara tatuaje estudioko Vicedo ahizpek eta aipatu dutenez, babes hori edukitzeak segurtasuna eman die negozioa abiatzeko garaian. Laguntza ekonomikoaz haratago, aholkularitza eta bidelaguntza ere ezinbestekoa izan zaiela adierazi nahi izan dute eta Udalak zein eskualdeko Ekinean ekintzailetza zerbitzuak emandako laguntza eskertu dute. Oumaima ileapindegiko arduradunak bere proiektua ibilbide profesional luze baten ondorio dela azpimarratu nahi izan du. Izan ere, urtetan formazioa eta prestakuntza jaso ondoren, proiektua diseinatu eta, egun, pasiotzat duen arloan lan egin eta bere lanaren jabe izateko aukera ematen diola azaldu du.
Guztietatik Astigarragan jatorria duen ekintzaile bakarra Maider Etxeberria dugu. Beren proiektua herrian ezartzeko hautuaz galdetuta Mara-Mara estudioko Pinoren hitzetan:<<Astigarraga borborka dagoen herri bat da eta aukera ugari eskaintzen dizkio proiektu berria abiatu nahi duen ekintzaileari>> Guztiak bat etorri dira iritzi horrekin eta jakinarazi dutenez oso harrera ona izan dute herritarrengadik; gainera, aurretik ez zeunden zerbitzuak Astigarragara ekartzeak herriari ekarpen handia egiten diola adierazi izan diete bezeroek. Borobiltzeko, Maialen Sarasolak proiektu ideia bat duten pertsonak bidea urratzera animatu nahi izan ditu.
Udalak ere bere esker ona adierazi nahi die ekintzaile horiei, izan ere, beren proiektuekin Astigarragako merkataritza eta zerbitzu eskaintza zabaldu eta herria bizirik mantentzeko ekarpen handia egiten baitute.
2021.urteko deialdia zabalik
Aurten ere, ekintzaileentzako Guztion dirulaguntzak abiatu ditu Udalak eta dagoeneko eskaera epea zabalik dago. Besteak beste, lokalaren gastua laguntzeko izango dira. 4.000 euro bitarteko dirulaguntzak dira eta eskaitzailearen egoeraren arabera gastuen %30 eta 50 artean finantzatuko da.
Ikusi oinarriak
Bestalde, iaz ere, Astigarragako lokal hutsen poltsa eratu zuen Udalak eta ordutik 4 lokal aktibatzea lortu da, horietatik 2 aipatutako proiektuen bitartez. Oraindik ere aukera dago atxikimendu berriak jasotzeko eta interesa duen jabeak informazioa eskatu edota izena eman dezake webguneko formularioa betez.