Albisteak
Atzealdea Mendiaundi-Anibarreko udal baratzeen zozketan parte hartzeko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu da
2024·07·04
Urtarrileko Osoko Bilkuran behin betiko onartu zen baratze publikoak emateko eta erabiltzeko araudia. Ondoren, proiektua jendaurrean jarri zen eta izena emateko epea ireki zen. Epea amaituta, zozketan parte hartzeko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu da udal webgunean.
Erreklamazioak aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izango da; uztailaren 13ra arte luzatuko da (egun hori barne). Erreklamazioak aztertu ondoren, behin betiko zerrenda argitaratuko da, zozketaren egunaren, orduaren eta lekuaren jakinarazpenarekin batera. Zozketa irailaren lehen hamabostaldian egingo da.