Albisteak
Atzealdea Matrikula-epea zabalik da AEK euskaltegian
2020·09·07
Euskara ikasi
- Aurrez aurreko ikastaroak, nola?
Ibilbide luze eta arrakastatsua duten aurrez aurreko ikastaroekin jarraituko dute, baina eskolak emateko eta antolatzeko modua bizi dugun egoera berrira egokituko dute; hala, bide eta aukera berriak ezarriko dituzte.
Gainera, AEKn, hilabete hauetan plan berezi bat osatu dute, etor daitekeen guztiari irtenbiderik onena topatzeko. Beraz, ikasturteko uneren batean konfinamendua ezartzen bada berriro, ikastaldearen ezaugarriei egokitutako bestelako aukera prest izango dute ikastaroarekin jarraitzeko.
2. Autoikaskuntza. Autoikaskuntza, nola?
Berez, urteroko sistemari eutsiko diote. Tutoretzekin nahiz mintza-saioekin zuzeneko jarraipena eskainiko diote ikasleei, beren kasa egin behar duten lanari. Aurten, gainera, tutoretzak eta mintza-saioak era telematikoan ere egin ahal izango dira.
Izen-emateak
Matrikula-epea irailaren 18ra arte.
Bulego ordutegia:
- Astelehenetan eta asteazkenetan 09:00etatik 13:00etara.
- Astearteetan eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara.
Telefono zenbakia: 607610687
Helbidea: Kale Nagusia 48.
Egiaztatze azterketak EAEn
- A1 eta A2 mailetako probak euskaltegietan bertan egiten dira.
- B1, B2, C1 eta C2 mailak euskaltegietan matrikulatutako ikasleentzako bi deialdietako batean egiaztatzen ari dira.
- B1, B2, C1 eta C2 mailetan, deialdi irekiak izan dira azken urteetan.
Euskara ikasteko diru-laguntzak
- Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Eusko Jaurlaritzaren bekak: azterketa gainditzen baduzu, DOAN! (A1, A2, B1 edo B2 maila euskaltegian aitortuz gero eta C1 eta C2 mailetan HABEren azterketa gaindituz gero).
- Astigarragako Udalak:
- Matrikularen % 100 merkatari, langabetu, 0-12 urte bitarteko haur baten guraso bazara edota oinarrizko errenta jasoz gero.
- Matrikularen % 75 gainerakoek.