Albisteak
Atzealdea Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko jarduerak Astigarragan
2026·02·27

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, benetako berdintasuna aldarrikatzeko eta oraindik ere irauten duten egitura patriarkalak salatzeko eguna dela eta, Astigarragako Udalak eta Emakumeon Etxeak, beste eragileekin batera, borroka feminista ikusarazteko jarduera-programa bat antolatu dute. Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatzen dituzte jardueretan parte hartzera.
Programazioa martxoaren 2tik 25era eskainiko da, udalerriko hainbat espazioren artean banatuta: Erribera Kulturgunea, Emakumeon Etxea, Kultur Etxe Zaharra eta Joseba Barandiaran plaza.
Jarduerak martxoaren 2an hasiko dira, "Gure Herriko Señorak. Astigarragako testigantzak" erakusketaren irekierarekin Erriberako erakusketa aretoan. Udalerriko emakumeen testigantzak biltzen dituen erakusketa martxoaren 13ra arte egongo da ikusgai, ohiko ordutegian.
Martxoaren 5ean, osteguna, 17:30etan, Kultur Etxe Zaharrean, Amaia García Uriondok Irrintzi Tailerra emango du. Jarduerara joateko aldez aurretik izena eman behar da Emakumeon Etxean. Tailerra euskaraz eta doakoa izango da.
Martxoaren 7an, larunbatean, 19:00etan, Erribera Kulturguneak DeSteXeito Producciones konpainiaren "FEMINISIMASS" antzezlana hartuko du, ekintza hau gazteleraz izango da.
Martxoak 8, igandea
Martxoaren 8an egun osoko egitaraua antolatu da:
- 10:30ean, Emakumeon Etxean, laburmetraila eta solasaldia.
- 12:30ean, espazio berean, vermuth musikatua.
- 14:30ean, Emakumeon Etxean, bazkaria eta bingo musikatua Anuk eta Elenerekin. Bazkarirako izena eman behar da aldez aurretik Emakumeon Etxean (txartela erosi daiteke edo janaria etxetik ekarri).
- 18:00etan, Joseba Barandiaran plazan, elkarretaratzea "Beste Mundu Bat Feminismotik" lelopean.
- 19:00etan, Erribera Kulturgunean, "TABLAO" dantza-ikuskizuna, Soledad Ruz dantzari nagusi gisa. Jarduera doan eta gazteleraz izango da. (Matazak elkarteak antolatuta).
Martxoaren 10ean, asteartea, 18:00etan, Erribera Kulturgunean, Hezkidetzaren Diagnostikoaren aurkezpena egingo da, euskaraz eta sarrera librea izango da.
Martxoaren 13an, ostirala, 20:00etan, Erribera Kulturgunean, "MANŌLOGO" komedia-ikuskizuna, Irantzun Varelaren eskutik. Gazteleraz izango da eta sarrerak udal webgunetik edo Erribera kulturgunean erosi behar dira.
Martxoaren 18an, asteazkena, 18:00etan, Emakumeon Etxean, Infinitudrama konpainiaren "Promesa Berdina Egin Diegu Lagun Guztiei" antzerkia. Euskaraz izango da eta doakoa.
Martxoaren 25ean, asteazkena, 17:30etan, Emakumeon Etxean, zineforuma: "Bye Bye Tiberias" (Lina Soualem zuzendaria), Su Hernandez Apariciok gidatuta. Elebitan eta doan izango da. Izena ematea: Emakumeon Etxean.
