Albisteak

Atzealdea Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko jarduerak Astigarragan

1
Martxoaren 8aren inguruan hainbat ekintza antolatu dira Udalaren eta herriko hainbat eragileren eskutik: Emakumeon Etxea, Gazteleku, Xaguxar, Matazak elkartea eta Gazte Asanblada. Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatzen dituzte jardueretan parte hartzera.

2025·02·25


Urtero bezala, Udalak eta herriko hainbat eragilek jarduera programa bat antolatu dute martxoaren 8a dela eta, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta aldarrikatzeko.

Jarduerak otsailaren 27an hasiko dira, Donostiako Emakumeen Etxearen ibilbideari buruzko "Sareak ehuntzen, erresistentzia sortzen" erakusketaren aurkezpenarekin. 17:30ean izango da, Astigarragako Emakumeen Etxean. Erakusketa martxoaren 27ra arte egongo da ikusgai Astigarragako Emakumeon Etxean, ohiko ordutegian.

Martxoaren 5ean jostailu ez-sexisten inguruko haur-jolas bat egingo da, 17:00etan, Erribera kulturgunean.

Martxoaren 7an bi jarduera egingo dira: nerabeei zuzendutako feminitate tailerra, 17:00etatik 19:00etara, gaztelekuan. Eta, "Romper el círculo" filma, 19:00etan, Erribera kulturgunean.

Martxoak 8

Martxoaren 8an, egun handia izanik, egun osoko egitaraua antolatu da:

  • Astigarragako Emakumeon Etxean
    • 10:00-12:00: Emakumeak, bidaiatu nahi? Esperientziak partekatzeko solasaldia.
    • 12:30: Vermouth feminista musikatua
    • 14:00: Bazkaria eta bazkaloste girotua (Emakumeon Etxean martxoaren 4ra arte izena ematea).
  • Gaztelekuan
    • 17:00-20:00: "Tote bag-ak tuneatu" tailerra (Inskripzioa martxoaren 6a baino lehen whatsapp edo instagram bidez).
  • Joseba Barandiaran plazan
    • 18:00: Elkarretaratzea.
  • Erribera kulturgunean
    • 19.00: AMAK antzerkia

Martxoaren 9an "Soy Nevenka" filma eskainiko da, 19:00etan, Erribera kulturgunean.

Martxoaren 14an bi jarduera egingo dira: nerabeei zuzendutako maskulinitate tailerra, 17:00etatik 19:00etara, gaztelekuan. Eta, "La boda de rosa" zineforuma, 18:00etan, Emakumeon Etxean.

Euskal Herriko emakumeak ezagutzeko ginkana martxoaren 15ean izango da, 7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta, 16:30etik 18:30era, Txomiñenea pilotalekuan (Izen ematea martxoaren 11ra arte: berdintasuna@astigarraga.eus/638 206 586).

Martxoaren 21ean "La vida y obra de Gloria Steinemen" hitzaldia, Josune Muñozen eskutik, 19:00etan, Erribera kulturgunean.

Martxoaren 27an "Las glorias" filma, 18:30ean, Erribera kulturgunean.

Martxoaren 28an "Sudur gorriak" antzerki amateurra, 19:00etan, Erribera kulturgunean.

Apirilaren 4an freedom teknika ikasteko crochet elkarretaratzearekin amaituko dira jarduerak, 19:00etan, Erribera kulturgunean.

1