Albisteak
Atzealdea

Martxan dago Plan Orokorra berrikusteari buruzko webgunea

Astigarragako Udalak Plan Orokorra berrikusteko prozesuaren webgunea jarri du martxan. Bertan argitaratuko ditu prozesu horren inguruko deialdiak, saioak, dokumentuak eta abar.

2021·10·21


2021eko otsailean eman zion hasiera Udalak Plan Orokorra berrikusteko prozesuari. Prozesu luzea da, hainbat urrats dituena. Prozesu horretan ezinbestekoa da astigartarren partaidetza eta, horretarako, besteak beste, eta bereziki, herritarrek informazioa eskura eduki behar dute.

Helburu horrekin, Udalak webgune bat jarri du martxan, plan orokorra berrikusteko informazio guztia eskura edukitzeko. Webguneak albisteen atal bat du, prozesuaren inguruko berriak argitaratzeko.

Horrekin batera, agenda, partaidetza programako hitzorduen berri emateko. Prozesuaren fase edo urratsei buruzko atalak ere baditu, bai eta prozesuan sortzen diren dokumentuak irakurri edo deskargatzeko atala ere.

Webgunearen helbidea: gurebidea.astigarraga.eus