Albisteak
Atzealdea

Martxan da ingurumenaren sentsibilizazio kanpaina berria: “Birziklatu! Birziklapen-totemak”

5
Kanpainaren helburua herritarren kontzientziazioa da eta Astigarragan urtarrilaren 11tik otsailaren 1era izango da ikusgai.

2022·01·11


San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok "Birziklapen-totemak" izeneko kanpaina antolatu dute. Helburua Mankomunitateko 10 udalerrietako biztanleak kontzientziatzea da, eta, horretarako, Kontxa Etxeberria plazan eta Barandiaran plazan berrerabilitako paletekin egindako bina totem jarriko dira. Bertan, ontzien bilketa bereiziari buruzko informazio grafiko eta erakargarria eskainiko da.

Bestetik, gaikako bilketa-lerro bakoitzean zer utzi behar den adierazten duen koadriptiko bat ere banatuko da.

Kanpainaren helburuak

Kanpainaren helburu nagusia birziklatzearen kultura eta hondakinak eta ontziak jendearen artean behar bezala bereiztea sustatzea da. Formatu berri honekin (informazio-totemak) herritarrak gaikako bilketei buruz informatu eta sentsibilizatu nahi dira, bildutako materialen kantitatea eta kalitatea handitzeko. Horretarako, euskarriek hondakinak bereizita biltzeko lineak izan beharko lituzketen ontzien tipologia desberdinen adibideak eskaintzen dituzte.

1 2 3 4 5