Albisteak

Maiatzeko Osoko Bilkuran eta Tokiko Gobernu Batzarrean hartutako erabakiak

Maiatzeko bilkuretan, besteak beste, honako gai hauek onartu dira: osasun-zentro berri bat eskatzeko adierazpen instituzionala, kiroldegia handitzeko proiektua idaztea edo zenbait diru-laguntza, izendunak eta garapeneko lankidetza programetakoak .

2022·06·01


Maiatzaren 31eko Osoko Bilkuran eta Tokiko Gobernu Batzarrean hainbat erabaki garrantzitsu hartu ditu Udalak.

Kiroldegiaren berritzeari buruzko aurretiko azterketa

Udal kiroldegia txiki geratu da eta bizilagunek dituzten behar ugari bete gabe daude. Behar horiek detektatzeko eta horiei aurre egiteko, Uzcanga Arquitectos SLP enpresak aurretiazko azterketa bat egin du. Maiatzeko Osoko Bilkurak azterlanaren idazketa hori onartu du eta obra gauzatzeko proiektua idazten hastea ontzat eman du.

Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kontratua eta “Marisa Garaño” babestuetako etxebizitzetako erabiltzaileentzat laguntza zerbitzua

Udalak Arreta Zerbitzuak enpresarekin etxez etxeko laguntza-zerbitzua eta “Marisa Garaño” etxebizitza babestuen erabiltzaileei laguntza-zerbitzua emateko dituen kontratuak 2023ko irailaren 16ra arte luzatzea onartu da.

Astigarragako osasun zentro berriari buruzko adierazpen instituzionala

Astigarragako egungo osasun-zentroak espazio arazo nabarmenak ditu astigartarrei zerbitzu egokia eskaintzeko. Arazo horri irtenbidea emateko, Udala Osakidetzarekin harremanetan jarri zen 2019an. Urumea Berriko lokal bat eskaini zion Osakidetzari, eta planoak bidali zizkion egokitasuna ikusteko. Erantzunik jaso ez duenez, Udalak Urumea Berriko lokala lagatzeko borondatea berresten du, eta berehala erantzuteko eskatzen dio eskainitako lokalari oniritzia ematen dion ala ez.

Bestetik, lagapena formalizatzeko konpromisoa hartzea eta proiektua atzerapenik gabe martxan jartzeko ere eskatzen du.

Ikusi Adierazpen Instituzionala

Astigarragako bide publikoak, memoriak eta proiektuak

Alde batetik, Astigarragako bide publikoetn egoeraren azterketa eta konponketa lanei dagokien memoria onartu da Osoko Bilkuran. Lan horiek, hurrengo urteetan gauzatzen joango dira. Bestetik, Troia ibilbidea hiritartzeko proiektua eta Donostia Ibilbidea (Portutxo-Gartziategi) berzolatzeko lanei dagokien memoria ere onartu dira (Portutxo-Gartziategi) berzolatzeko lanei dagokien memoria ere onartu dira Tokiko Gobernu Batzordean, hauek ere, hurrengo urteetan egiten joateko.

Euskara sustatzeko egitasmoak elkarlanean garatzeko Buruntzaldeko 2022 plana

Euskarako egitasmoak elkarlanean garatzeko Buruntzaldeko plan hau, 2002ko martxoaren 14an Andoainen sinatutako hitzarmenean oinarritzen da. Honako egitasmo hauek dira planean aurreikusi direnak: familia transmisioa, heziketa zikloak, gidabaimena, euskarazko produktuen katalogoa eta apelliduak abizendu.

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu dituen dirulaguntzak

Dirulaguntza izendunak:

  • Astigar elkarteari 28.800 euroko dirulaguntza; 7.000 euro Astigarraga aldizkaria argitaratze gastuetarako eta 21.800 euro dantza eskoletarako.
  • Xaguxar elkarteari 20.000 euroko dirulaguntza, haurren aisialdiarekin loturiko jarduerak antolatzeko.
  • Galtzaur erretiratuen elkarteari 12.000 euroko dirulaguntza, bazkideentzat antolatzen dituen jardueretako gastuei aurre egiteko.
  • Andre Maria Zeruratze parrokiari 3.600 euroko dirulaguntza ematea elikagaien eta beste behar sozial batzuen banaketak eragindako gastuei aurre egiteko.
  • Gure izarra elkarteari 5.000 euroko dirulaguntza, herriko adineko pertsonen omenaldia antolatzeko.

Jai arloko dirulaguntzak:

  • Gure lzarra elkarteari 6.750 euro ematea elkartearen mendeurren ekitaldia ospatzeko.

Garapeneko lankidetza programak:

  • Euskal Fondoari 7.307,40 euro. Proiektua aurrerago zehaztuko da.
  • Agua de coco elkarteari harrera integraleko zentroa eratzeko 10.000 euro, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden haur eta gazteei covidak eragindako ondorioei aurre egiteko
  • Abay nilo azul elkarteari 8.000 euro, desnutrizioa duten bularreko haurrentzako nutrizio-euskarria sortzeko
  • Ulls del mon/ Munduko begiak elkarteari 5.000 euro, saihestu daitekeen itsutasunaren prebentzioa eta tratamendua hobetzeko.
  • Chiapas enea elkarteari 10.000 euro, genero berdintasunerako baratze ekologikoak sortzeko.
  • Amap.asoc mundial elkarteari 4.999,38 euro, Pamanzanan, Guatemalan, kaqchikel etniako landa-biztanleria ahularen gaitasunak indartzea, elikatzeko eskubidea eta ekonomia- eta partaidetza-eskubideak bermatzeko, pobrezia murrizteko eta komunitate jasangarriak sustatzeko.