Albisteak
2022·05·04
Kiroldegiko tasen aldaketa. Hasierako onarpena.
Osoko Bilkurak 2022-23 ikasturteko Kiroldegiko tasen aldaketari hasierako onarpena eman dio maiatzaren 3ko bilkuran. Akordioa jendaurrean erakusgai jarriko da, 30 egun baliodunez, alegazioak aurkezteko.
Kreditu aldaketa: KALD-0002 kreditu gehigarria. Alegazioak eta behin betiko onarpena.
2022ko martxoaren 29ko osoko bilkuran hasierako onarpena eman genion kreditu gehigarrien modalitateko 0002 kreditu aldaketari. Jendaurrean erakusgai jarritako epean alegazio bat aurketzu du Kontuhartzailetzak eta, beraz, Ogasun Batzordearen aldeko irizpena jaso ondoren, Osoko Bilkurak behin betiko onartu du. Alegazio horren bidez honako diru-partidak onartu dira:
- Udaltzaingoarentzat arropa erosteko, 5.000,00 euro
- Bidebitarteko zati bat asfaltatzeko obretarako, 32.000,00 euro
- Haurreskola berrian azken egokitzapen batzuk egiteko (seinaletika, biniloak, garbigailuak…), 40.000,00 euro
- Astigar dantza taldearentzat, jantzi berriak egiteko, 7.000,00 euro
- Obra zuzendaritzetarako 11.000,00 euro
- Galtzaur elkartearen egoitzan aireztatze sistema jartzeko 13.500,00 euro
Donostia Ibilbidea hiritartzeko obren kontratazio-espedientea. Berraztertze errekurtsoa.
Osoko bilkurak, 2022ko martxoaren 29an egindak bileran, erabaki zuen Donostia ibilbidea hiritartzeko Asmatu SLP enpresak 2022ko martxoan idatzitako obra-proiektua onartzea eta obrak horiek kontratatzeko espedienterako prestatutako baldintza plegu administratibo berriak onartu eta esleipen-prozedurari hasiera ematea.
Horren ondotik, ASCONGIk (Gipuzkoako eraikuntza enpresen elkarteak) berraztertze-errekurtso bat aurkeztu zuen. Maiatzaren 3ko bilkuran Osoko Bilkurak erabaki du errekurtso hori onartzea eta obra proiektua aldatzea (enpresei eskatutako sailkapenen kategoria zuzentzea eta obra proiektuaren aurrekontua moldatzea, lan hitzarmenak ezarritakoaren arabera).
Ondorioz, moldaketak egin ondoren, Osoko Bilkurak obra proiektua eta lehiaketaren pleguak behin betiko onartu eta laster jarriko du martxan obrak esleitzeko lehiaketa.
Bidebitarte industrialdea asfaltatzeko lanak (3. fasea)
Maiatzaren 3ko Tokiko Gobernu Batzarrean Udalak erabaki du Bidebitarteko industrialdea asfaltatzeko 3. faseko lanak egiteko lehiaketa martxan jartzea. Lizitazioaren gehienezko aurrekontua 240.219,35 eurokoa da (BEZa barne) eta obrak gauzatzeko epea 7 astekoa izango da gehienez ere. Udalak lan horiek udan egitea aurreikusten du.
Hainbat dirulaguntza
Duela bi hilabete Udalak dirulaguntza deialdi irekiak egin zituen kirola, euskara, kultura eta jaien arloan jarduerak burutzeko. Eskabideak aztertu eta baloratu ondoren, maiatzaren 3ko Tokiko Gobernu Batzarrean dirulaguntza hauek ematea erabaki du udalak:
- Mundarro F.K. Elkartea, 5.100,00 euro: Santio jaietan eta Sagar uzta egunean hainbat kirol jarduerak antolatzeko.
- Astigarte elkartea, 3.786 euro: irakasleak ordaintzeko, tailer irekia egiteko eta masterclasa antolatzeko.
- Txirriskla taldea, 4.670 euro: txistulari taldearen 50. urteurreneko ospakizunak antolatzeko.
- Musika eskola, 3.410 uro: ate irekiak, Emakumeen plazan kontzertua eta musika eguna antolatzeko.
- Herri eskola, 4.075 euro: 2021-22 ikasturtean jolas dinamizazioa antolatzeko.
- Musika eskola, 4.000 euro: Santio jaietan banda baten emanaldia antolatzeko.
- Txirriskla txistulari taldea, 3.400 euro: Iruñeko erraldoien desfilea antolatzeko.
- Danak Bat elkartea, 15.000 euro: Ergobiko jaiak antolatzeko.
- Dirulaguntza izenduna Bentak-Zamalbide Auzo elkarteari, 10.000 euro, auzo elkartea altzariz hornitzeko.
Horrekin batera, maiatzaren 3ko Tokiko Gobernu Batzarrean Udalak erabaki du Berdintasun arloko jarduerak burutzeko dirulaguntzen deialdia eta oinarriak onartzea. Deialdia laster argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
3 etxebizitza (dagozkien garaje eta trastelekuekin) eta 2 lokalen lagapena
Urumea Berriko auzoan egindako azken etxe sailean Udalak 3 etxebizitza (garaje eta trastelekuekin) eta 2 lokal eskuratuko ditu. Maiatzaren 3ko Tokiko Gobernu Batzarrean Udalak erabaki du etxebizitza eta lokal horiek eskuratzea, dagokion BEZa ordaintzea eta jabetza horien eskriturak egitea.