Albisteak
Atzealdea Maiatzaren 2tik aurrera kirola egitera edo paseatzera atera daiteke kalera
Bihartik aurrera 14 urtetik gorakoek ere egunean behin kalera ateratzeko aukera izango dute, paseatzera edo kirola egitera. Aglomerazioak ekiditeko adinaren arabera ordu tarteak zehaztu dira.
2020·05·01
Hauek dira ekintza hauek burutzeko zehaztu diren jarraibideak:
- Kirola: banaka, beste pertsonekin kontakturik izan gabe (gutxienez 2 metroko distantzia), egunean behin eta udalerriaren barruan, ordutegi hauetan: 06:00-10:00 edo 20:00-23:00.
- Paseoak: banaka (edo, gehienez, etxebizitza berean bizi diren bi pertsona), beste pertsonekin kontakturik izan gabe (gutxienez 2 metroko distantzia), egunean behin eta etxebizitzatik kilometro 1eko distantziaren barruan eta ordutegi hauetan (adinaren arabera):
- 14 urte baino gutxiago 12:00-19:00
- 14 urtetik 70 urtera 06:00-10:00 edo 20:00-23:00
- 70 urtetik gora edo laguntza behar dutenak 10:00-12:00 edo 19:00-20:00
Baratzak
Baratzak erabiltzeko baimenak ere zabaldu dira. Hori dela eta, Udaleko ingurumen sailak Herri Baratzak erabiltzeko txandak antolatu ditu (gehienez txanda bakoitzeko 11 erabiltzaile egongo dira), eta ezingo dira partekatetzen diren tresnak eta txabola erabili. Erabiltzaileek informazio guztia mezu batean jasoko dute (ordutegiak, txandak, etab.).