Albisteak
Atzealdea Maiatzaren 23tik 30era aurrekontu partehartzaileen 240.000 euroak zertan inbertitu erabakitzeko galdeketa egingo da
2024·05·23

Herritarrek egindako 237 eskaeren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertu ondoren, 24 proposamen azken fasera iritsi dira. Kanpoan geratzen dira udal-eskumenekoak ez diren, aurrekontua gainditzen duten edo bideragarritasun teknikorik ez duten gaiak.
Orain herritarron txanda da
Aurrekontu parte-hartzaileen azken fasera iritsi gara. Orain, 16 urtetik gorako astigartarrek erabakiko dute 24 aukera horietatik zein dituzten gogokoen, gehienez 4 aukera ditzake bakoitzak. 240.000 euroak boto gehien lortu dituen aukerara bideratuko dira. Bozketa telematikoa izango da; esteka honetan sartuta (arazo teknikoak direla eta, maiatzaren 24tik aurrera), lau aukera hautatu behar dira.
Boto telematikoa emateko zailtasunak dituztenek kalean jarriko diren mahaietan eman ahal izango dute botoa, honako egun, ordu eta leku hauetan:
| LEKUA | EGUNA | ORDUA | |
|
Joseba Barandiaran plaza |
2024/05/23 (osteguna) |
|
|
|
Kontxa Etxeberria plaza |
2024/05/24 (ostirala) |
11:30-12:30 |
|
|
Joseba Barandiaran plaza |
2024/05/28 (asteartea) |
11:30-12:30 |
|
|
Kontxa Etxeberria plaza |
2024/05/29 (asteazkena) |
|
Gogoratu, 4 aukeratu!
Ikusi hemen 24 PROPOSAMENAK
