Albisteak

Atzealdea Maiatzaren 22an Kale Nagusia itxita egongo da, Eroski eta Santio Zeharra artean

9:00etatik 18:00etara itxiko da Kale Nagusia, Pelotari kaletik

2025·05·20


Kale Nagusiko 24. zenbakian egiten ari diren obrak direla eta, maiatzaren 22an Kale Nagusia itxita egongo da 9 orduz, 9:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera.

Zerbitzuei eta bertakoei sarbidea baimenduko zaie, une oro. Eroskitik sartu ahal izango dira Apeztegi, Foru plaza eta Amarrandegiko garajeetara eta Santio Zeharratik Kale Nagusiko 3 eta 16 zenbakidun garajeetara. Kasu horietan, bi noranzkoetan zirkulatu ahal izango dute.

Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, kalea irekiko da, eta, beraz, ohiko moduan zirkulatuko da.