Albisteak

Atzealdea LURRALDIA, maiatzaren 12tik 15era

Ilar eguna eta San Isidro eguna bateratu eta osatuz sortu da Lurraldia ekimena. Ekimen honen baitan, ekintza ezberdinak burutuko dira maiatzaren 12tik 15era.

2022·05·05


Baserritarren mahaia eta udala elkarlanean ari dira eta, besteak beste, baserritarren lanari duen balioa eman eta astigartarrei ikusarazteko helburua dute, baserria herritarrengana hurbilduz eta herritarrak baserrira hurbilduz. Horren ildotik sortu dugu Lurraldia ekimena, IX. Ilar eguna eta San isidro eguna bateratu eta osatuz.

Egitarau oparoa, helburu nagusi honekin: “udalerriko ama lurraren babesari, sustapenari eta bertako baserritarren aitortzari gogoz ekitea eta herritarrak horren sentsibilizazioa eta jabe egitea”.

Egitarauan dauden jarduera asko, gainera, ezohiko lekuetan egingo dira, gaurko prentsaurrekoa bezala, herritarrak baserrietara inguratu nahi ditugulako (bisita gidatuak baserrietara, kontzertua Taula baserrian...).

Lurraldia, izena eta izana

Gure lurraldean oinarritutako, baserriarekin eta lurrarekin ekimen eta jardueren aldi bat egin nahi dugu urtero. Hortik dator Lurraldia izenburua. Aurten bezala, maiatzaren bigarren hamabostaldian izango da, San Isidro egunaren jiran.

EGITARAUA

Maiatzak 9-12

  • Astean zehar, baratzen bisitak izango dira, Astigarragako Herri Eskola eta inguruko ikastetxeetako ikasleekin.

Maiatzak 12, osteguna

  • 16:00, Herriko baserritarren eta Udalaren arteko topaketa.
  • 19:00, Astigarragako tabernetan ilarrez egindako ilar pintxo-potea eta pintxo lehiaketa.
  • 21:30, Pintxo lehiaketaren sari banaketa.

Maiatzak 13, ostirala

  • 18:30, Hitzaldia: Santiagomendiko landazabaleko heskai biziak. Hizlaria Elena Alonso, ingurumen teknikaria. Erribera kulturgunean.
  • 19:00, Kontzertua: Anari. Taula baserrian (eguraldi txarra egiten badu Barandiaran plazan).

Maiatzak 14, larunbata

  • 10:30-14:00, Ilar azoka eta herriko baserrietako ganadu erakusketa, Foru plazan.
  • Ilar azoka: bisita gidatuak, ilarrak dastatzea eta erostea eta gure baserrietako produktuak eskuragai.
  • Ganadu erakusketa: zortzi baserrietako ganadua.
  • 17:00, Bisita gidatuak baserrietara, Joseba Barandiaran plazatik abiatuta. Herriko familiek aukera izango dute bost baserrietara bisita gidatuak egiteko.
  • 23:00, berbena, Laiotz taldearekin, Joseba Barandiaran plazan

Maiatzak 15, igandea, San Isidro eguna, Foru plazan

  • 9:30 , Elustondo trikitilariak.
  • 10:00, Prozesioa, meza eta ondoren hamaiketakoa Gure Izarra elkartean.
  • 10:00, Lizardi baserriko loreen erakusketa.
  • 12:30, Idi dema. Plazaratu gabeko idiak, 1.640 kg-ko Atxitxe harriarekin (Artola, Gabriel, Etxetxo eta Pagadizabal).
  • 13:00, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak.
  • Bazkalondoan, Lizardi baserriko familiari merezitako esker ona.
  • 18:00, Herri kirolak: trontza eta aizkora lanak, emakumezko eta gizonezko partaideekin.