Albisteak
Atzealdea Lurraldia jardunaldiak Astigarragan ospatuko dira, maiatzaren 13tik 17ra
2026·05·08

LURRALDIA GUZTION BEHARREAN
Astigarragako lurraldearen eremu osoa aintzat hartuta, %70a landa eremua da, eta gune horretan baserriek eta baserritarrek dute berebiziko garrantzia.
Une honetan, gure baserri eta baserritarrek ez dute egoerarik onena bizi, lehendik datorren beherakadari Mercosur bezalako nazioarteko erabaki erraldoiak batu zaizkio, eta Euskal herriko lehen sektorea kinka larrian uzten ari dira. Izan ere, inportazioek, gure merkatuak saturatzeaz gain, gure produktuek baino kalitatea nabarmen okerragoa dute. Horrek, gainera, gure elikadura-osasuna arriskuan jartzen du.
Azaldutako errealitate horren aurrean, gero eta garrantzitsuagoak dira tokian tokiko eta bertatik sortzen eta bultzatzen ditugun ekimenak. Beraz, xumeak nahiz txikikoak izan, aurten ere Lurraldiaren jardunaldiak egingo dira Astigarragan.
Lurra babesteko eta sustatzeko ahaleginetan eredu bat dugu herrian, Mendiaundi-Anibarreko herri baratzeetan. Bertan baratzegintzan aritzeko 40 lursail daude. Udalaren jabetzakoak dira eta Baratze elkartearen laguntzaz kudeatzen dira. Udalak, 2024an esleitu zituen azkenekoz baratzak zazpi urterako. 38 herritarrek eta bi interes-taldeek erabiltzen dituzte baratzak une honetan, horien artean Emakumeon Etxea eta udaleko Gizarte Zerbitzuak; baratzean aritzeak integraziorako eta osasunerako dituen abantailak direla eta.
Baratzeetako erabiltzaileen profila, oro har, anitza da. Zozketa egiterakoan, hainbat kolektibo hartzen dira kontuan, hala nola desgaitasuna duten pertsonak, 35 urtetik beherakoak, 65 urtetik gorakoak eta langabeak, eta profil horretako erabiltzaileak ditugu une honetan beste hainbat herritar eta familiekin batera.
Udalak, halaber, baserri eta baserritarrei lotutako hainbat obra, hobekuntza proiektu eta dirulaguntza programa ditu martxan. Hauek dira aipagarrienak:
Batetik, Umako azoka gunearen obrak martxan daude. Udala azoka gunea eraikitzen ari da bertako nekazal ekoizle txikiek beren produktuen salmenta garatu eta sustatzeko gune eroso eta egoki bat izan dezaten. Urbanizazio-lanak hasita daude, eta, aldi berean, estalpe bizia eraikitzen ari dira. Urbanizaio-lanak amaitutakoan estalpea, biltegia eta komun lehorra jarriko dira. Obrak uztailaren amaieran amaitzea aurreikusten da.
Bestalde, lehen sektoreari zuzendutako dirulaguntza lerro bat abian da 2023tik, proiektuak sustatzeko laguntzak. Aurten ere 30.000 euro bideratuko dira laguntza horietara, eta berrikuntza bat izango dute: erlezaintzarekin lotutako lanak ere kontuan hartuko dira. Martxan jarri zirenetik 68.600 euro eman dira dirulaguntzetan eta 16 proiektu babestu dira. Proiektuetako batzuk hauek izan dira: mota ezberdinetako makinak, eguzki plakak, pentsua, negutegiak, webgune bat, besteak beste.
Udalak baserrietako atarietan argiztapena jartzeko proiektua ere martxan du, urtero baserri batzuk aukeratzen dira eta argiztatzen dira, segurtasuna eta erosotasuna hobetzeko helburuarekin.
2016an, argiztapen publikoaren zerbitzua landa-eremuko gune batzuetara zabaltzea erabaki zenean, zerrenda batean identifikatu ziren errepide-sareko bidegurutzeak, baserri-multzoak eta, azkenik, baserrietako atariak. Azken horietan lehentasunak ezarri ziren, biztanleen adinaren eta kalteberatasunaren arabera. Urtero egiten dira jarduketak eta dagoeneko 10 instalazio egin dira, 24 farolekin: Aztondo bidean Guardi – Larrabide; Ioltza bidean Arrazpiñe – Artola; Ioltza bidean Trapu; Sagardotegi zeharran Etxeberria; Altza bidean Alano; Elizondo bidean Miñegi –Bidegurutzeta; Sagardotegi zeharran Larrarte – Langaurreta; Sagardotegi zeharran Atxurro; Oiarbide bidean Olabi – Latxaga eta Oiarbide bidean Oiarbide – Sarasola.
Une honetan, eguzki-farolen parkea handitzeko hainbat kokapen aztertzen ari da Udala. Duela gutxi, mantentze-zerbitzu bat kontratatu da mantentze prebentibo eta zuzentzaileko lan egokiak egiteko eta argiztapen hori guztia kontrolatzeko aplikazio informatiko bat ezartzeko.
Azkenik, Udalak herri bideak konpontzeko eta hobetzeko egiten duen inbertsioa ere azpimarratu behar da. Azken urteotan hobekuntza garrantzitsuak egin dira landa-eremuko hainbat bidetan, besteak beste, 2022an Santio Zeharreko zenbait eremu hobetu dira; 2023an Astondo bideko zenbait eremu konpondu dira; 2025-2026an Oiarbide bidea egin da. Datozen hilabeteetarako ere hobekuntzak aurreikusi dira. Batetik, Ioltzako bidearen lizitazioa abian da eta, bestetik, konponketak egingo dira Putzuetan, Astondo bidean eta Beintza bidean, besteak beste. Udalak 200.000 euroko inbertsioa aurreikusten du datozen hilabeetan egingo diren lanetarako.
Lurraldia jardunaldiak 2026, egitaraua
Urtean zehar Goldea eta Baratze herri elkarteek egiten dituzten jarduerez gain, maiatzaren 13tik 17ra bitartean, egitarau mamitsu bezain zabala prestatu dute, Udalarekin elkarlanean, baserritarren lana balioan jarri eta herritarren parte-hartze aktiboa sustatzeko, lurra sustatzea eta babestea guztion ardura baita.
|
Maiatzak 13, asteazkena, 17:30ean, Udaletxean |
|
Umako azokagunearen funtzionamendu eta irizpideak lantzeko topaketa |
|
Maiatzak 14, osteguna, 19:00etan herriko tabernetan |
|
PINTXO POTEOA ilarrez, herriko tabernetan |
|
Maiatzak 15, ostirala, ISIDRO EGUNA |
|
|
9:30ean |
XABI eta JOXAN trikitilariak |
|
10:00etan |
PROZESIOA eta MEZA |
|
11:00etan |
HAMAIKETAKOA Gure Izarra elkartean |
|
12:00etan |
ZALDI - DEMAK ETXETXO, ZORNOTZA eta GARCIA ALABAK zaldien jabeak 1.000 kiloko harriaz, pisu librean eta 30 minutuko saioak. |
|
Egunean zehar |
S. LIZASO eta A. EGAÑA bertsolariak |
|
14:30ean |
Herriko bazkaria eta TAULA “Baserri bizia”ri merezitako esker ona ematea |
|
Maiatzak 16, larunbata, 17:30ean, JOSEBA BARANDIARAN plazatik abiatuta |
|
LIZARDI BASERRIRA (Loregintza) FAMILIEN BISITA |
|
Maiatzak 17, igandea, ILARRAREN EGUNA |
|
|
11:00etatik 14:00etara FORU PLAZAN |
ILARRAREN AZOKA, bisita gidatuak, erakusketa, dastaketa, salmenta, pintxo jatea sagardoarekin, baserriko produktuak… |
|
Herriko baserrietako GANADU ERAKUSKETA
|
|
|
HERRITARREN ARTEKO HERRI KIROLAK: - GAZTEEN ARTEKO KIROL PROBAK
|
|
