Albisteak

Atzealdea Lurraldia 2025: maiatzaren 12tik 18ra

2
Goldea eta Baratze elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatu duten herri ekimena jardueraz beteta dator

2025·05·09


GURE LURRAREN ALDE JORRATU BEHARREKO ALDIA

Lurraldearen eta herritarren premiak uztartuz dator aurtengo Lurraldia. Izan ere, Goldea eta Baratze elkarteek Udalarekin elkarlanean, gure lurra babesteko eta baserritarren lana balioan jartzeko herri ekimena antolatzen dute.

Antolatu den jarduera programarekin urtean zehar Baserri Mahaia batzordean eta elkarte bakoitzean egindako ahaleginak ikusteko aukera zabala izango dugu. Ildo horretan, honako ekimen hauek bereizten ditugu, besteak beste:

  1. Baserritarren azpiegitura- eta baliabide-beharrak asetzeko emandako dirulaguntzak. Landa-eremuan sortutako bost biztanle-entitate bereziak kontuan hartuta (Mendiaundi, Txoritokieta, Perurena, Santiomendi eta Oialume).
  2. Umako azokagunearen egitura sortzeko lanei ekitea, herritarrei zuzenean eskaintzeko tokiko baserrietako produktuak. Une honetan, Udala proiektua ixten ari da, obrak egiteko lehiaketa uda baino lehen jarriko da martxan eta obrak 2025. urtearen amaieran hastea aurreikusten da. Azoka gisako salmentarako gunea izango da, beharrezko zerbitzuak dituena, bertako produktuen salmenta zuzena duintasunez eta erosotasunez egin ahal izateko.
  3. Herriko baserri guztien errolda-fitxa digitalak. Horietan, baserri bakoitzak bere historiari, ondareari, jarduerei, eraikinaren bilakaerari eta abarri buruzko datu-base espezifikoa izango du, argazkiekin batera.

Azpimarratzekoak dira Lurraldiak bultzatutako jardunaldi eta ekimenen kontzientziazio eta suspertze lanak, laugarren urtez jarraian. Bestalde, Udalak urtean zehar nekazal lurraldera bideratzen dituen baliabideak ere azpimarratu behar dira, hala nola bide publikoak eraberritzeko eta mantentzeko lanak, argiteria, saneamendua, giza baliabideak, etab. Horretan guztian udalaren atalez ateleko ekarpen ekonomikoa honako da 2025ean:

  • Herri bideen hobekuntza eta mantentze lanak: 178.132,80 euro.
  • Bide garbiketa, Behemendi: 42.350 euro.
  • Argiteria landa eremuan: 15.000 euro.
  • Dirulaguntzak, lehen sektoreari: 30.000 euro.
  • Dirulaguntzak arlo horretako elkarteei: 25.000 euro.
  • Behemendi, hainbat zerbitzu (liztor asiatikoen kudeaketa, ordezkapen sistema...): 42.500. euro.
  • Umako-ko azoka eremua: 320.000 euro.

GOZA DEZAGUN LURRALDIAZ GUREA BAITA!

EGITARAUA

Lurraldiaren egitaraua, maiatzak 12-18

Aurtengo Lurraldian gure lurreko produktuei prestigioa eman nahi diegu antolatutako ekintza ezberdinetan, eta baita baserrigintzarekin lotutako ekitaldi kulturalak eta herri kirolak ere.

Maiatzak 15, osteguna, Isidro Eguna

  • 9:30ean: Xabi eta Joxan trikitilariak.
  • 10:00etan: Prozesioa eta meza.
  • 11:00etan: Hamaiketakoa Gure Izarra elkartean.
  • 12:00etan: Idi-demak (Matxain, Areta eta Mixiyua idijabeen idipare gazteak 1.640 kiloko. Atxitxe harriaz, pisu librean 30 minutuz).
  • Egunean zehar Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak.
  • 14:30ean: Herriko bazkaria eta Etxeluze “Baserri bizia”ri merezitako esker ona ematea.
  • 19:00etan: Herriko tabernetan ilar pintxo potea.

Maiatzak 16, ostirala

  • 19:00etan: Ines Osinaga eta ahizpak taldearen musika emanaldia Oiarbide baserrian (euria eginez gero, Kontxa Etxeberria plazan)

Maiatzak 17, larunbata

  • 17:30ean: Taula baserrira familien bisita Joseba Barandiaran plazatik abiatuta (12 familientzako tokia izango da, izen-emate gehiago izanez gero zozketa egingo da. Izena emateko idatzi alkatetza@astigarraga.eus helbidera edo deitu 943 335240 telefono zenbakira).
  • 19:00-21:00/ 22:30-00:30: Ezten Giro erromeria Emakumeon plazan.

Maiatzak 18, igandea, Ilarraren eguna

  • 10:30etik 14:00etara: Ilarraren azoka (bisita gidatuak, erakusketa, dastaketa, salmenta, pintxo jatea sagardoarekin, baserriko produktuak...) eta herriko baserrietako ganadu erakusketa.
1 2