Albisteak
2024·05·10

Baserritarrak Estatu mailan eta bereziki Euskal Herrian egindako aldarrikapenek agerian utzi dute lehen sektorea tinka larrian dagoela. Gure udalerriko baserritarrak, herriko elkarteak eta udal administrazioak hamaika ekimen eta erantzun eman beharrean gaude.
Astigarragaren kasuan Baserritarren Mahaiaren jardunak printzipio nagusi hauek ditu:
- Balio estrategiko handiko lurzorua defendatzea.
- Biodibertsitatean eta oreka ekologikoan nekazaritzaren eta abeltzantzaren ekarpena aintzat hartzea.
- Lehen sektorea erakargarria izateko urratsak ematea, tartean belaunaldi erreleboa ahalbideratzea.
- Bertako produktuak erosteko ekimenak sustatzea.
- Baserriaren ondare kulturala nahiz arkitektonikoa bermatzeko urratsak ematea.
Bide horretan, herriko Baserritarren Mahaiak sektorearekiko gaiak eta herri mailako sentsibilizazioa jorratzen du: baserrien errolda, azoka gunea, bertako produktuen katalogoa, udalerriko bost biztanle entitateak, baserritarrentzat dirulaguntzak eta baserrietarako baliabideen hornidura, besteak beste. Ildo horretatik Udalak une honetan honako egitekoak martxan ditu:
- Lehen sektorea sustatzeko dirulaguntzen bigarren deialdia (2023an, 21.000 euro banatu ziren 4 onuradunen artean). Aurten 30.000,00 euro daude banatzeko.
- Herri bideen konponketa, urtero 150.000,00 euro. Aurten Olabide eta Latxaga baserrien arteko bideak konponduko da irailean. 2025ean zein bide konpondu behar den aztertzen dihardu dagoeneko udala.
- Baserri atarietan argiteria zabaltzen jarraituko da.
- Elikadura mahaia osatuko da, batik bat baserritarrak, merkataritza eta ostalaritzaren arteko harreman komertzialak sustatu eta sendotzeko.
- Belaunaldi erreleboaren arazo larriari aurre egiteko hainbat elkarrizketa saio bideratuko dira lan-ildoak zabaltzeko.
Konpromiso eta ilusio horiekin dator aurtengo Lurraldia. Izan ere, guztion inplikazioaz, erantzun zuzenak emateko eta jasotzeko garaia da.
Egitaraua:
Maiatzak 15, asteazkena, San ISIDRO eguna
10:00 - 14:30 Foruen enparantzan
- 09:30 Trikitilariak: ESTANGA anai-arrebak
- 10:00 PROZESIO ETA MEZA
- 11:00 HAMAIKETAKOA Gure Izarra elkartean
- 12:15 IDI DEMAK: IPIÑARRIETA ETA ARANBARRI idijabeen plazaratu gabeko idiekin lehiaketa. 1.640kiloko ATXITXE harriaz. Pisu librean eta 30 minututan
- 13:00 Bertsolariak: Sebastian LIZASO eta Andoni EGAÑA
- 14:30 Herri bazkaria eta ELIONE “Baserri bizia”ri merezitako esker ona ematea
Ikusi hemen San Isidro Egunari buruzko informazioa
Maiatzak 16, osteguna. 19:00 Ilarraren Pintxo-pote Astigarragako tabernetan.
Maiatzak 17, ostirala. 19:00etan, Julen AXPE umoregilea Oiarbide baserriaren aurrean
Maiatzak 18, larunbata. 22:00etan, LEIRE eta MODUS OPERANDI taldeen kontzertua Kontxa Etxeberria plazan.
Maiatzak 19, igandea, ILARRAREN EGUNA
10:30-14:00, Foru plazan:
- ILARRA azoka berezia, eta Euskal Herriko produktuak
- Inguruko eta herriko baserrietako abere ezberdinen erakusketa.
- Pintxo dastaketa Fede Pacharen laguntzarekin. Sagardoa.
Ikusi hemen Ilarraren Eguneko informazioa
