Albisteak

Atzealdea Lizarrako haurraren erailketa matxista gaitzesteko adierazpena

Urbasan gertatutako erailketa dela eta, Astigarragako Udalak gaitzespena adierazi nahi du. Halaber, herritarrak gonbidatu nahi ditu parte hartzera Emakumeon Etxeak deitutako kontzentrazioan, azaroaren 11n, 13:00etan, Joseba Barandiaran plazan.

2023·11·10


Guardia Zibilak asteartean aurkitu zituen Lizarrako Mateo Apeztegi 7 urteko haurraren gorpua eta haren aitarena, Urbasan. Espainiako Berdintasun Ministerioak uste du indarkeria bikarioko kasu bat izan daitekeela, eta ikerketa abiatu du zer gertatu den argitzeko.

Astigarragako Udalak bere gaitzespen irmoena azaldu du aipatutako erailketaren aurrean, eta elkartasuna adierazi nahi die senideei eta biktimaren hurbilekoei.

Astigarragako Udalak gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza Guardia Zibilak asteartean aurkitu zituen Lizarrako Mateo Apeztegi 7 urteko haurraren gorpua eta haren aitarena, Urbasan. Espainiako Berdintasun Ministerioak uste du indarkeria bikarioko kasu bat izan daitekeela, eta ikerketa abiatu du zer gertatu den argitzeko. Urbasan gertatutako erailketa dela eta, Astigarragako Udalak gaitzespena adierazi nahi du. Halaber, herritarrak gonbidatu nahi ditu parte hartzera Emakumeon Etxeak deitutako kontzentrazioan, azaroaren 11n, 13:00etan, Joseba Barandiaran plazan. eskubideen urraketa larri eta onartezina. Indarkeria bikarioak zehazki emakumea kaltetzea du helburu, gehien maite dituen pertsonen bidez, eta, bereziki, seme-alaben bidez.

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.

Emakumeon Etxeak erailketa hau gaitzesteko deitu duen kontzentrazioarekin bat egingo du Udalak, eta herritarrak gonbidatu nahi ditu parte hartzera. 2023ko azaroaren 11n izango da, 13:00etan, Joseba Barandiaran plazan.

Udaleko Alderdi Politikoek aho batez onartutako adierazpena