Albisteak
Atzealdea Lilatoia korritu nahi dutenentzat bilera irekia
2022·11·21
Lilatoia 2023ko martxoaren 5ean izango da, Donostian. Astigarragako Emakumeon Etxeak, Mundarro Kirol Elkarteak eta Udalak elkarrekin entrenatzeko deia egin nahi diete parte hartu nahi duten herriko emakumeei. Kalean eta, batez ere, gauez kirola egitea ez da erraza emakume askorentzat, eta kirola taldean egiteak zailtasun horri aurre egiten laguntzen du.
Entrenamenduen maiztasuna, asteko egunak eta ordutegiak adosteko bilera bat antolatu da azaroaren 24rako 18:00etan Emakumeon Etxean. Haur zaintza zerbitzua eskainiko da bilerarako aurrez abisatuta: idatzi emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera edo deitu telefonoz 648 41 71 57 zenbakira.
Entrenamendu saioak
Kiroldegiko arduradun batek gidatuko du taldea lehenengo saioetan, baina asmoa da aurrera begira talde iraunkorra bihurtzea, eta korrikalariek euren artean antolatzea entrenamenduak. Zerbitzu hau doakoa da.
Dena den, taldean parte hartzeko ez da ezinbestekoa Lilatoian parte hartu nahi izatea, beste edozein emakume korrikalarik ere aukera dauka entrenamenduez gozatzeko.