Albisteak
Atzealdea Lehen bi asteetan 27.000 euro baino gehiago saldu dira deskontu-bonuetan
2020·07·16
Bertako kontsumoa bultzatzeko deskontu-bonuen kanpainak bi aste egin ditu. Bonuen erosketak anitzak izan dira, establezimendu mota ezberdinetan egin dituzten herritarrek erosketak.
Dagoeneko agortu dira zenbait establezimenduetako bonuak: Alorrenea sagardotegia, Ezpela naturdenda, Habian interiorismo eta Ipintza sagardotegia. Horien artean %20ko deskontua duten establezimenduak (alarma egoeran itxita egon direnak) zein "zure ondoan zabalik" komertzioak (deskontua euren kaxa jarri dutenak) aurki ditzakegu.
Azpimarratzekoa da baita ere, hamaika establezimenduk 1.000 euro baino gehiagoko salmentak izan dituztela bonuetan, eta horietako bi 3.000 eurora iritsi direla.
Hori dela eta, Udalak herritarrak zoriondu nahi ditu bertako kontsumoa bultzatzeko egiten ari diren lanagatik.
Deskontu-bonuak abuztuaren 31ra arte erosi ahal izango dira guztion.astigarraga.eus/azoka helbidean, eta establezimenduetan bonuak erabiltzeko epea hori bera izango da.