Albisteak

Atzealdea Lau hirigintza hitzarmen onartu ditu udalak, epe erdira alokairu sozialerako 116 etxebizitza garatzea ahalbidetuko dutenak

4
Hitzarmen hauen bidez, 365 etxebizitza bideratuko dira, 46 Babes Ofizitaletako Etxebizitzak, 56 tasatuak, 116 alokairuko etxebizitzak eta 147 libreak, plan orokorra behin betiko onartu eta 2-3 urteko epean.

2026·11·03


Hitzarmena hauek 2026an zehar landu dira, eta hasierako onarpena eman ondoren jendaurrean egon dira alegazioetarako. Alegazioak aztertu eta erantzun ondoren, behin betiko onartu dira, hiru utzaileko osoko bilkuran eta laugarrena urriaren 27ko osoko bilkuran.

Hitzarmenak honako eremu hauetan etxebizitzak eraikitzeko dira: Santio Zeharra (komentua), Ergobia-Txalaka, Arobitxulo-Arangoia eta Mendiaundi-Errekalde.

Hitzarmen horien bidez, plan orokor berria behin betiko onartu eta berehala hasi ahal izango dira jabeak etxebizitzak eraikitzeko proiektua eta hiritartze proiektua aurkeztu eta lanean, plan berezirik eta planeamendu mailako lanketarik egiteko beharrik izan gabe.

Hitzarmen hauekin lortuko da, batetik unitate horien garapena ziurtatzea eta, behin plan orokorra onartuta, askoz ere arinago izapidetzea. Epeak ematea zaila bada ere, hitzarmen hauetan aurreikusi diren etxebizitza unitateak eraikitzen hasi ahal izango dira 2-3 urteko epean.

Plan orokorraren hasierako onarpena batzordera abenduan

Plan orokorra berrikusteko prozesua azken fasean sartzera doa (hasierako onarpena eta alegazio epea). Horretarako, hasierako onarpenaren proposamena Lurraldeko Batzordera eramango da laster (seguru asko abenduan). 

Orain onartu berri ditugun hitzarmenak dokumentu horretan txertatuko dira.

Plan orokor berriak 460 etxebizitza aurreikusiko ditu gutxi gorabehera eta hitzarmen hauen bidez, 365 etxebizitza bideratuko dira. 365 horietatik, 46 Babes Ofizitaletako Etxebizitzak, 56 tasatuak, 116 alokairuko etxebizitzak eta 147 libreak.

Lau hirigintza hitzarmenak

Udala urtebete inguru lanean aritu da hitzarmen hauek lantzen, jabeekin eta interesa erakutsi duten etxegileekin. Lanketa horretan Udalaren helburua izan da ahalik eta etxebizitza babestu gehien egitea (babestuak eta tasatuak) eta lurra lagapenean jasotzea, alokairu sozialerako etxebizitzak eraikitzeko. Hitzarmen bakoitzean lursail bat eskuratu du Udalak, alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzeko.

Lanketa eta negoziazio horien emaitza ondoko taulan laburbilduko dugu, eremuz eremu:

Oharra, azaleraz eta etxebizitza kopuruaz: hitzarmen hauetan batzuetan azalera finkatzen da eta ez etxebizitza kopuru zehatza. Horrek esan nahi du etxegileak erabaki ahal izango duela etxebizitza kopurua (logela batekoak, bikoak edo hirukoak egitearen arabera etxebizitzen kopurua handiagoa edo txikiagoa izango da). Ondorioz, etxebizitza kopuruan “ggb” jartzen badu, esan nahi du gutxi gorabeherako kopurua dela, batez besteko azaleraren arabera kalkulatutakoa.


HIRIGINTZA HITZARMENA, ERGOBIA AUZOA 2 | Onarpena 2026-07-21

Azalera eta etxebizitzak:

Eremuaren azalera: 12.108 m2
Eraikigarritasuna etxebizitzetarako: 9.300 m2 sestra gainean,  5.382 m2 azpian (aparkalekuak) eta 700m2 komertziala.

Etxebizitza babestuak %40
Etxebizitza kopurua ggb: 40 etxebizitza (20 alokairu sozialekoak eta 20 tasatuak)

Etxebizitza libreak %60
Etxebizitza kopurua ggb: 54 etxebizitza

Bestelako oharrak: 

Perfila: 
- Etxebizitza libreetan: sestra azpian 2 solairu + behe solairua + 3 solairu goraka + teilatupe 1 (gehienez 16,5 metroko altuera).
- Babestuetan: sestra azpian 2 solairu + behe solairua (komertziala) + 4 solairu goraka (gehienez 16,5 metroko altuera).
Aparkalekuak: gutxienez 135 aparkaleku sestra azpian (15 aparkaleku prezio babestuan ergobitarren artean zozketatzeko).
Ekipamendua: 
- 350m2ko lokala aurreikusten da udalak jasoko duen lur-sailean.
- 375m2 gune estalia sortuko den plaza berrian.
- 25m2 kioskoa (txiringitoa) ibaira begira.
- Ergobiako zubirantz bidegorriaren eraikitzea.


HIRIGINTZA HITZARMENA SANTIO ZEHARRA 07 | Onarpena 2026-07-21

Azalera eta etxebizitzak:

Eremuaren azalera 7.410 m²
Eraikigarritasuna, etxebizitzetarako: 5.900 m2 sestra gainean eta 2.700m2 azpian (aparkalekuetarako).

Etxebizitza babestuak %44,4
Etxebizitza kopurua ggb: 24 (denak alokairu sozialerako)

Etxebizitza libreak %55,6.
Etxebizitza kopurua ggb: 30

Bestelako oharrak: 

Perfila: sestra azpian solairu 1 + behe solairua + 3 solairu goraka (19 metroko altuera).
Aparkalekuak: gutxienez 59 aparkaleku (sestra azpikoak).
Sistema berde libreak (jabetza publikokoak): 1.040m2


HIRIGINTZA HITZARMENA "ARROBITXULO" 8 HE-KO "ARANGOIA" | Onarpena 2026-07-21

Azalera eta etxebizitzak:

Eremuaren azalera 1.500 m²
Eraikigarritasuna, etxebizitzetarako: 3.960 m2 sestra gainean eta 1.540m2 azpian (aparkalekuetarako).

Etxebizitza babestuak %42,5
Etxebizitza kopurua ggb: 17 (denak alokairu sozialerako)

Etxebizitza libreak %57,5
Etxebizitza kopurua ggb: 23

Bestelako oharrak: 

Perfila: sestra azpian 2 solairu + behe solairua + 5 solairu goraka (gehienez 20 metroko altuera).
Aparkalekuak: gutxienez 40 aparkaleku (sestra azpikoak).
Ekipamendua: 350m2ko lokala eskuratuko du udalak.


HIRIGINTZA HITZARMENA "MENDIAUNDI-ANIBAR" | Onarpena 2026-10-27

Azalera eta etxebizitzak:

Eremuaren azalera 31.660 m²
Eraikigarritasuna, etxebizitzetarako: 16.220 m2 sestra gainean, 10.434 m2 azpian (aparkalekuetarako) eta 450m2 komertziala.
Bizitegitarako hirigintza-eraikigarritasunaren %75 etxebizitza babestuetara bideratuko da.

Etxebizitza babestuak %75 (%55 babestuak eta %20 tasatuak)
Etxebizitza kopurua: 138 ggb (56 alokairu sozialerako, 46 babes ofizialeko etxebizitzak eta 36 tasatuak).

Etxebizitza libreak %20 
Etxebizitza kopurua: 40 ggb

Bestelako oharrak: 

Perfila:
- Etxebizitza libreetan: sestra azpian 2 solairu + behe solairua (komertziala) + 8 solairu goraka + teilatupe 1 (gehienez 28,5 metroko altuera).
- Tasatuetan: sestra azpian 2 solairu + behe solairua (komertziala) + 6 solairu goraka. (gehienez 22,5 metroko altuera).
- Babestuetan: sestra azpian 2 solairu + solairuarte bat + 5 solairu goraka (gehienez 19,75 metroko altuera).
Aparkalekuak: gutxienez 40 aparkaleku (sestra azpikoak).
 Bost etxebizitza eraikiak jasoko ditu udalak.
Kirol-ekipamendurako lurzatia: 1.265 m2 (pilotaleku estali profesionala, areto balioaniztun gisara ere funtzionatu ahalko duena.
Uholdegarritasuna: Galtzaur errekaren uholde arriskua gutxitzeko eskuhartzea.


Laburbilduz, lau hitzarmen horien bidez:

  • 116 etxebizitza alokairu sozialerako: 111 etxebizitza eraikitzeko lur-hiritartuaren lagapena eta udalarentzako alokairu sozialerako jabetzan 5 etxebizitza.
  • 46 babes ofizialeko etxebizitza.
  • 56 etxebizitza tasatuak.
  • 147 etxebizitza libreak.
  • 1.250 m2 kirol ekipamendurako lursail hiritartua.
  • 700 m2 udal lokaletarako, 25m2ko kioskoa eta 375m2 gune estali bat.

Noiz eraikiko dira etxebizitza horiek? Noiz gauzatuko dira hitzarmenak? Hitzarmen guztietan zehaztu da egikaritzeko epea 4 urtekoa izango dela HAPOren behin betiko onarpenetik hasita. 

Hurrengo urratsak

Hurrengo urratsa da, alde batetik, hitzarmen hauek HAPOren berrikuspeneko fitxetan txertatzea eta abenduan Lurraldeko Batzordera eramatea, hasierako onarpenarekin azken alegazio faseari ekiteko. Eta, beste alde batetik, Visesa sozietate publikoarekin hitzarmena lantzen hastea, udalak lau eremu horietan jasoko dituen partzela hiritartuetan alokairu sozielarako etxebizitzak eraikitzeko.

1 2 3 4