Albisteak

Larunbatean familiek herriko baserri bat ezagutzeko aukera izango dute: Lagatxaga, Oiarbide edo Ioltza.

Familiak Oialumeko dantzalekutik abiatuko dira, 17:00etan, Goldea elkarteko kideekin batera. Bisitaldian parte hartzeko izena eman behar da.

2023·05·08


Maiatzaren 13an bisitak egingo dira herriko familiek baserriak ezagutu ditzaten, hiru baserri daude aukeran: Lagatxaga, Oiarbide eta Ioltza.

Familia guztiak Oialumeko dantzalekuan elkartuko dira, 17:00etan. Bertan, Goldea elkarteko kideek hiru taldeak egingo dituzte (baserri bakoitzerako bat) eta baserrietara oinez abiatuko dira.

Bisitak 30 eta 40 minutu artekoak izango dira. Bertan baserrian egiten dutena azalduko dute eta baratzea zein ganadua ikusteko aukera egongo da.

Baserri bakoitzean gehienez 10 familia egongo dira.

Izen ematea (maiatzaren 11era arte)

Parte hartzeko izena eman behar da aukeratutako baserria zehaztuz. Izena emateko bi bide daude:

  • Idatzi alkatetza@astigarraga.eus helbidera.
  • 943 335 240 telefonora deitu

Zalantzak argitu eta xehetasun gehiago ibanarka@movistar.es helbidera idatziz.