Albisteak

Lanbide Heziketako ikasketak D ereduan egitea gomendatzen dugu Beterri-Buruntza Udalok

Eskuorri bat bidali da aurten Astigarragan 16 eta 18 urte bete dituzten edo beteko dituzten gazteen etxeetara, lanbide-heziketako ikasketak euskaraz egitea gomendatuz eta hautu horren abantailak azalduz.

2021·04·23


Lanbide Heziketako  ikasketak D ereduan egitea gomendatzen dugu Beterri-Buruntza Udalok. Horrela, hobeto prestatua egongo zara zeure etorkizun profesionalerako, eta herri honetako bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan lan egin ahal izango duzu.

Hona hemen abantailak:

  • Ikasketak euskaraz jarraitzeko aukera duzu.
  • Prestakuntza osatuagoa jasoko duzu.
  • Herri honetako bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan lan egiteko gaitasuna izango duzu.
  • Ikasketak euskaraz eginez gero, euskararen jakite-mailaren baliokidetzak ziurtatuko dituzu, azterketarik egin gabe:
    • erdi mailako zikloetan: B-1 
    • goi-mailakoetan: B-2

Euskaraz ikasteko aukerak eta informazioa, bi webgune hauetan kontsulta daitezke: