Albisteak

Atzealdea Lanbide Heziketa euskaraz Buruntzaldean

Astigarragako eraikin publikoetan Lanbide Heziketako eskaintza jasotzen duen eskuorria eskuragarri egongo da.

2023·05·04


Urtearen garai honetan, gazte asko beren etorkizunari buruzko erabakiak hartzen ari dira, besteak beste, zein lanbide ziklotan emango duten izena.

Urtero, Buruntzaldeko sei udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) D ereduaren aldeko hautua egitera animatzen ditugu gazte horiek guztiak. Horretarako, Buruntzaldeko Lanbide Heziketako ikastetxeek eskaintzen dituzten erdi eta goi mailako zikloei buruzko informazioa ematen diegu gazteei.

Urtez urte, ikastetxeek euskarazko eskaintza zabaltzeko erronka dute, euskaraz ikasi nahi duten ikasleek ikasketak euskaraz egiteko aukera izan dezaten. Lanbide Heziketa D ereduan eginez, gazteek ordura arte ikasitako euskara sendotu eta hobetuko dute. Era berean, lan-munduan zein gizartean ate asko irekiko dizkie, gero eta enpresa eta esparru gehiagotan baitu presentzia euskarak. Euskara ongi jakitea erabakigarria izan daiteke ikasten ari diren gazte horien etorkizunean; horregatik, funtsezkoa da D ereduari lehentasuna ematea lanbide heziketako zikloa aukeratzerakoan.

Gainera, erdi-mailako heziketa-zikloa euskaraz egiten dutenek euskarazko B1 ziurtagiria jasoko dute, eta goi-mailako ikasleek, B2a, administrazioko 2. hizkuntza-eskakizunaren baliokidea.

Astigarraga

Astigarragan ez dugu lanbide heziketa eskaintzen duen ikastetxerik, baina inguruko herrietan (Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) erdi eta goi mailako hainbat ziklo euskaraz egiteko aukera dago.

2023/2024 ikasturteko eskaintza