Albisteak
Atzealdea Lan bilera DBHko ikastetxearen proiektua idazteko
2023·07·07
Hezkuntza Sailak Uzcanga enpresari esleitu berri dio proiektuaren idazketa eta lanei ekiteko bilera egin berri dute uztailaren 4an Astigarragako Udaletxean, Uzcanga Estudioak, Eusko Jaurlaritzak eta Astigarragako Udalak.
Bileran Uzcanga estudioak lehiaketara aurkeztu duen proposamena aurkeztu eta elkarrekin aztertu zuten eta exekuzio proiektua idazteko eta plan berezia egiteko urratsak antolatu zituzten.
Proiektuaren kostua (zerga guztiak barne hartuta), 13 milioi pasatxokoa izango da.
Uzcanga enpresak otsailera arteko epea izango du proiektua idazteko, eta ondoren, Hezkuntza Sailak beste lehiaketa bat jarri beharko du martxan obrak egingo dituen enpresa aukeratzeko. Gauzak ondo bidean, lehiaketa hori amaituta egon liteke 2024ko amaieran. Horren ondotik, obrak egingo lirateke eta aurreikusitako iraupena 2 urtekoa da. Horrenbestez, gorabehera berezirik ez badago eta gauzak ondo joanez gero, DBHko ikastetxea amaituta egon liteke 2027ko lehen seihilekoan.