Albisteak

Atzealdea Lan anitzetarako operarioen 12 kontratu egingo dira Beterri-Buruntzako udaletan, bi Astigarragan

Eusko Jaurlaritzaren 2019ko Tokiko Enplegu Planaren dirulaguntzaren baitan, Beterri- Buruntzako Udalek 12 kontratazio berri burutzeko aukera izango dute, bi udalerri bakoitzean.

2019·10·11


Beterri- Buruntzako Udalek eta EAGI-k (Eraikuntza eskolak) enplegu prestakuntzako egitasmo bat prestatu dute eskualdeko langabetuentzat brigadetan lan anitzetako operario bezala lan egiteko.

Lanpostu hauetarako lehentasuna izango dute lan-mundura sartzeko zailtasunak dituzten taldeek: emakumeak, 55 urtetik gorakoak eta DBE hartzaileak.EAGI -k (Eraikuntza eskolak).

Hiri guneen mantenua, 150 ordutako prestakuntza ikastaroa, diseinatu du, Usurbilgo Prestakuntza zentroan burutuko dena, urriaren 28tik abenduaren 11era. Hiri espazioen mantenuan eta udal brigaden baitan lan anitzetako operario bezala lan egiteko oinarrizko abileziak eta ezagutzak barneratzea du helburu. 4 arlo landuko dira ikastaro horretan: Bide publikoen mantenua, saneamendu sareen mantenua, oinezkoentzako bideak eta espazio publikoen mantenua eta hiri altzarien mantenua.

15 pertsonek parte hartuko dute prestakuntza horretan eta ikastaroa amaitu ondoren eta abenduaren 31-a baino lehen 12 pertsona kontratatuko dira, bi udalerri bakoitzean (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil). Kontratazioak lanaldi osokoak eta 5 hilabetetakoak izango dira.

Ikastaro honetan partehartuko dutenen eta ondoren kontratatuko direnen artean erdiak emakumezkoak izatea lortu nahi da.

Lanbiden argitaratuta dago lan eskaintza eta bertatik izen emateko aukera izango da.