Albisteak
Atzealdea Kultur Etxe Zaharraren etorkizuna definitzeko partehartze prozesuaren lehenengo saio irekia maiatzaren 11n izango da
2022·05·06
Partaidetza prozesuarekin, Astigarragako Udalak herritarren eta eragileen iritzia jaso nahi du, eraikinari etorkizunean emango dion erabilera herriko behar eta nahiei egokitutakoa izan dadin.
Une honetan bertan eskaintzen dira honako zerbitzu hauek: Gaztelekua, AEK, Udalaren Berdintasun eta Enplegu sailak, eta Sagardoetxearen bulegoak. Zerbitzu horietako batzuk epe ertainera bertatik irtetea aurreikusten da, beste batzuk ordea etorkizunean ere bertan geratuko dira.
Libre geratuko diren espazioei eman ahal zaien erabileraren inguruan herritarrak informatzeko eta horien iritzia jasotzeko antolatuko diren saio irekietatik lehena maiatzaren 11n izango da, 18:00ean Kultur Etxe Zaharreko aretoan.
Saioak zein partaidetza prozesu osoa Hiritik At enpresak dinamizatuko ditu, Udalarekin batera.
Udalak prozesuan parte hartzera gonbidatu nahi du interesa duen herritar oro.