Albisteak
Atzealdea
Kultur etxe berriko lanak ikusten izan dira herriko hainbat talde eta eragile
Bi bisita egin dituzte udal gobernuko zinegotziek eta herriko hainbat talde eta eragilek; uztailaren 24an oposizioko zinegotziak eta udal langileak joango dira.
2019·07·17
Kultur etxe berria eraikitzeko lanak aurrera doaz. Aste honetan, uztailaren 17an, udal gobernua osatzen duten zinegotziak eta herriko hainbat taldetako ordezkariak bertara joan dira, obrak bisitatu eta ikustera.
Uztailaren 24an, berriz, oposizioko zineogtziak eta udal langileak daude gonbidatuta.
Eraikinak itxura oso aurreratuta dauka eta lanik handienak udazkenerako amaituta egongo dira. Ondoren, ekipamenduak jarri behar dira, hainbat hornidura kontratu gauzatuta.
Irailetik aurrera, udala herriko taldeekin eta eragileekin eta interesa duten pertsonekin elkartuko da, kultur etxea edukiz janzteko gogoeta elkarrekin egiteko eta funtzionamenduari buruzko alderdiak lantzeko.