Albisteak
Atzealdea Kultur etxe berriaren izena: Erribera izenak botoen %57,9 lortu du eta Manttoni izenak %42,1.
2020·03·18
Atzo (martxoak 17) amaitu zen kultur etxe berriaren izena hautatzeko galdeketa. Emaitza honakoa izan da:
Guztia 198 pertsonek eman dute botoa. Hona hemen aukera bakoitzak lortu duen babesa:
- Erribera: botoen %57,9
- Manttoni: botoen %42,1
Parte hartu dutenen %63,1 emakumezkoak dira eta %36,9 gizonezkoak.
Kultura batzordeak erabaki zuen galdeketan ehun pertsona baino gehiagok parte hartuz gero emaitza loteslea ziango zela. Ondorioz, galdeketa honen emaitza loteslea da eta, beraz, kultur etxe berriak badu izena: Erribera.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guztioi.