Albisteak
Atzealdea Kultur agenda etxean jasotzeko eskaera
2022·01·17
Jendearen ohitura berriei egokitu eta, ingurumen irizpideak aintzat hartuta, inprimatzen diren aleak murriztu eta benetan papereko alea jasotzeko interesa duten herritarrei bakarrik bidali nahi zaie.
Baldintzak
Eskatzailea Astigarragan erroldatuta egon eta bidalketarako helbidea Astigarragakoa izan behar du. Helbide bakoitzeko ale bakarra bidaliko da.
Non eskatzen da?
Aurrez aurre:
- Erribera kulturguneko harreran Kontxa Etxeberria plaza 1 20115 943 335064
Internet bidez:
Eskabidea: Imprimatu eta Erregistroan entregatu edo on-line tramitazioa egin
- Kostua
Ez du kosturik
Prozeduraren epea
Aurreikusitako epea: Eskaera egiteko mugarik ez dago, baina Udalak apirilean du asmoa hasteko agenda eskatzaileen buzoietan bakarrik banatzen, ez bada eskaeren kopuruagatik ezkatzailekako bidalketa bidera ezina gertatzen dela.