Albisteak

Atzealdea Kronikaren aldeko erremonte jaialdirako 30 sarrera banatuko ditu Udalak

Jaialdia irailaren 29an izango da, 16:00etatik aurrera. Sarrerak nahi dituenak alkatetza@astigarraga.eus helbidera idatzi behar du irailaren 27a baino lehen.

2023·09·20


Hirugarren urtez Kronikaren aldeko erremonte jaialdia antolatuko da, eta Udalak sarrerak banatuko ditu herritarren artean.

Hiru bikotek jokatuko dute jaialdian, txapelketa txiki bat egingo dute denak denen aurka eta partida gehien irabazten dituen bikoteak irabaziko du. Jaialdian parte hartuko erremontariak hauek izango dira: Aitor Aiestaran 'Notayo', Julen Loitegi, Oier Apezetxea, Aritz Zubiri, Ander Goikoetxea eta Urtzi Gurrutxaga.

Kirolaz gain, beste hainbat eskaintza ere egongo dira. Bailarako sortzaileen postuak, musika eta dantza emanaldia, besteak beste.

Galarretako tabernak ere zabalik egongo dira eta bertan Urumea bailarako 22 sagardotegitako sagardoa eta produktuak dastatzeko aukera izango da.

Sarrerak eskuratu

Sarrerak nahi dituzten astigartarrek alkatetza@astigarraga.eus helbidera idazti behar dute izen-abizenak eta sarrera kopurua adieraziz (gehienez 4) irailaren 27a baino lehen. Sarrerak eskatu ahala banatuko dira, agortu arte.