Albisteak

Atzealdea Kresala dantza taldeak “Amoria & Dolore. Elkanoren lehen mundu bira” ikuskizuna eskainiko du Astigarragan

2
Kresala dantza taldeak eta Astigarragako Udalak “Amoria & Dolore. Elkanoren lehen mundu bira” ikuskizunaren aurkezpena egin dute. Maiatzaren 7an izango da, Erribera kulturgunean.

2022·04·29


Astigarragak tradizio handia du dantzaren esparruan, eta ibilbide luzeko taldea du, Astigar taldea 1976an sortu baitzen. Orain arte, urtez urte, ikuskizun eta dantza emanaldi ugari eskaini dira, bai herriko taldearen eskutik, bai talde gonbidatuen eskutik. Emankizun horiek klaean, plazan edo frontoian zian dira.

Gaur egun, Erribera kultuguneak dantza praktikatzeko espazio bereziak eskaintzen ditu (dantza aretoa, auditoriuma). Hori dela eta, udalak auditorioan dantza-ikuskizunen programazioa sustatu nahi du, Astigar taldeak eta beste dantza konpainia batzuek beren obrak antzeztu ahal izan ditzaten eta astigartarrek ikuskizunez gozatzeko aukera izan dezaten. Horren adibide da «Amoria & Dolore». Elkanoren lehen mundu bira, maiatzaren 7an Erriberan eskainiko dena.

“Amoria & Dolore. Elkanoren lehen mundu bira”

Amoria & Dolore dantza ikuskizunak euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia. Obrak Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreutiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.

Faustino Aranzabalek zuzendu du obra berriaren koreografia eta jatorrizko musika Enrike Solinisena da. Oholtza gainean, hogeita hamar dantzari inguruk, horien artean hiru astigartar; Ibai Ochoa de Alaiza, Maialen Mujika eta Beñat sasiain, dantzaren bidez lehen munduko itzulia kontatzeko.

Kresala Dantza Taldea

Euskal Herriko dantza konpainia, Gene Yurre dantzari eta koreografoaren eskutik sortu zen 1968. urtean. 1993tik Faustino Aranzabal da taldearen zuzendari artistikoa. Mundu tradizionala eta poetika bisuala inspirazio iturritzat hartuta, dantza-antzezpen originalak osatu ditu, emozioetatik sortzen diren mugimenduei tentu handiz erreparatuz. Hogeita hamar ekoizpen saiotik gora osatu ditu eta Nazioarteko dantza jaialdi ugarietan parte hartu du, hala nola: Suitzan, Belgikan, Herbeheretan, Alemanian edo Finlandian.

1 2