Berriak

Erribera Kulturgunearen erabilera araudia: kontsulta publikoaren iragarkia

Administrazio Publikoetako Prozedura Administratibo Arruntari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, arauak egiteko prozeduran herritarren parte-hartzea hobetzeko helburuarekin, ERRIBERA KULTURGUNEAREN ERABILERA ARAUDIAren proiektua egin aurretik, pertsona eta erakunde adierazgarrienen iritzia jasotzen da, hauei etorkizuneko araudiak eragin baitiezaieke:

a) Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.
b) Horiek onartzeko beharra eta aukera.
c) Araudiaren helburuak.
d) Konponbide arautzaile eta ez arautzaile posibleak.

Hala nahi duten herritar, erakunde eta elkarteeek beren iritziak helaraz ditzakete galdetegi honetan adierazitako alderdien inguruan.

Iradokizunak 2020ko urriaren 26 arte aurkez daitezke Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Arruntaren 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako moduetako edozeinetan, edo helbide elektroniko honetara bidaliz: kultura@astigarraga.eus.

Fitxategiak