Albisteak
Atzealdea Koronabirusaren gaixotasuna zabaltzea ekiditeko beste bi erabaki hartu ditu udalak: haur parkeak ixtea eta tabernetako terrazak erretiratzeko agintzea
2020·03·14
Martxoaren 13an Astigarragako Udalak beste bi erabaki hartu ditu koronabirusaren gaixotasuna zabaltzea galarazteko.
Alde batetik, haur parkeak ixtea erabaki dugu haurren arteko kontaktua ahalik eta gehien mugatzeko. Haurreskola eta hezkuntza zentroak ixteko erabakiaren norabide berean, beharrezkoa da haurren arteko kontaktua mugatzea. Ikastetxeak itxi ondoren haur guztiak haur parkeetan elkarrekin jolasean ibiltzen badira ez dugu gauza askorik aurreratzen. Ondorioz, gurasoei eskatzen dizuegu neurri horiek betetzeko eta erantzukizunez jokatzeko.
Beste alde batetik, terrazak jartzeko lizentziak bertan behera geratu dira eta tabernei agindu diegu terrazak kentzeko. Neurri honen helburua da jende pilaketak mugatzea, izan ere, eguraldi ona egiten duenean jende ugari bildu ohi gara terrazetan.