Albisteak
Atzealdea Koronabirusa: udal bandoa
2020·03·13
BANDOA
Koronabirusa ez zabaltzeko neurri eta erabakiak
Nahiz eta oraindik bereziki eremu arriskutsua ez izan, beste herri eta herrialdeetan gaixotasunaren hedapenak izan duen bilakaera ikusita, Astigarragako Udalak hainbat erabaki eta neurri hartu ditu koronabirusa zabaltzea ekiditeko.
1. Udal instalazio eta zerbitzu hauek itxita egongo dira 2020-03-13tik aurrera, berriz zabaltzeko erabakia hartu arte:
- Kiroldegia
- Gazte Informazio Puntua
- Zarkumendegiko Futbol Zelaia
- KZ Gunea
- Kultur Etxea eta liburutegia
- Musika eskola
- Gaztelekua
- Galtzaur Elkartea
- Jolasberri - Arrobitxulo
- AEK
2. Bertan behera geratzen dira martxoko kultur eta kirol agendako ekitaldi guztiak.
3. Herritarrei eskatzen dizuegu oinarrizko prebentzio neurriak eta jarraibideak betetzeko:
- Eskuak maiz garbitu
- Eztula egiterakoan aho-sudurrak estali, paperezko mukizapiak erabili eta erabili ondoren bota • Jende pilaketak ekidin
- Gaixotasunaren sintomak izanez gero (sukarra, arnas-arazoak…), etxean geratu eta Osakidetzako telefono zenbaki honetara deitu: 900 20 3050.
- Sintomak edukiz gero ez izan kontakturik adinekoekin edo gaixotasun kronikoak dituzten pertsonekin edo ez ibili leku publiko eta jendetsuetan.
4. Udalak Jarraipen Batzorde bat osatuko du osasun-krisi honi jarraipena egiteko.
5. Herriko elkarte eta herritarrei dei egiten dizuegu zentzuz eta arduraz jokatzeko eta eskatzen dizuegu osasun agintaritzak emandako jarraibide eta gomendioak betetzeko.
Astigarragan, 2020-03-12an
Xabier Urdangarin Lasa, Astigarragako alkatea