Albisteak
2020·03·11
Gogoan hartzeko gomendioak hauek dira:
1.- Une honetan oinarrizkoa da birusa ez zabaltzeko neurriak hartzea. Besteak beste, instalazio publikoen garbitasun eta higienea areagotu eta oinarrizko jarraibideak martxan jarri ditu udalak.
2.- Eskuak sarri garbitu, aurpegia ez ukitzen saiatu, lexia edo alkoholarekin garbitu eta desinfektatu, batez ere, pertsona ezberdinek ukitzen dituzten gailuak, eta gelak ondo aireztatu.
3.- Eztula egiterakoan ahoa estali, ahal dela zapiak erabili, eta ondoren zapi horiek bota.
4.- Sukarra eta arnasteko arazoak bazenitu, geratu etxean, ez joan ekitaldi jendetsuetara, eta ezta mediku-etxera ere. Deitu 900 20 30 50 zenbakira, eta bertan adieraziko dizkizute jarraibideak.
5.- Arrisku eremu batera bidaiatu baduzu https://www.mscbs.gob.es/eu/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/areas.htm , edo positibo eman duen pertsonaren batekin harremanik izan badituzu, proba egiteko laginak hartuko dizkizute. Gainontzean, ez ahaztu, katarroa edo gripe arrunta ere izan dezakezula.
6.- Jarraitu Osasun Publikotik eguneratzen doazen albisteak.
7.- Argibide gehiago eskuratu nahi badituzu: http://www.euskadi.eus/koronabirus-berriaren-aurrean-euskadin-jarduteko-informazioa-eta-gomendio-orokorrak/web01-a2gaixo/eu/