Albisteak
Atzealdea Koronabirusa ez zabaltzeko neurriak
2020·10·23
Eusko Jaurlaritza, neurri berriak
Eusko Jaurlaritzak prebentzio neurri berriak ezarri ditu. Neurri horiek indarrean egongo dira urriaren 23tik azaroaren 5a arte. Eskatzen dizugu neurri horiek arretaz irakurri eta betetzeko.
Gogoan izan, neurri horiez gain oinarrizko prebentzio neurriak zorrotz bete behar dira: tartea zaindu, musukoa ongi erabili eta eskuak sarri garbitu.
Udalak hartu dituen neurriak
- Udal zerbitzuekin harremanak ahal dela telefonoz edo telematikoki izango dira, aurrez hitzordua hartuta.
- *Bolondresen sarea aktibatu da, itxialdian dauden pertsonei laguntzeko.
- Jende pilaketak eragin ditzaketen udalak antolatutako taldeko ekintza eta ekitaldiak bertan behera utzi dira.( bilerak, partehartze prozesuak, kultur agenda, etab.)
- Elkarte eta eragileei proposatzen zaie egiten dituzten taldeko jarduerak bertan behera uzteko.
* Bolondres sarean izena eman. Itxialdian bazaude, laguntza eskatu.
Deia astigartarrei
Egoera kezkagarria da. Neurriak zorrotz bete behar ditugu eta arduraz jokatu. Dei egiten dizuegu eta eskatzen, batetik, oinarrizko prebentzio neurriak zorrotz betetzeko eta, bestetik, aurrez aurreko harreman sozialak murrizteko.