Albisteak

Atzealdea Koronabirusa ez zabaltzeko neurriak

1
Eusko Jaurlaritzak, abuztuaren 30eko 36/2021 Dekretuaren bidez, C19ari aurre egiteko prebentzio neurri berriak ezarri ditu, irailaren 1etik indarrean daudenak.

2021·09·02


Eusko Jaurlaritzak, abuztuaren 30eko 36/2021 Dekretuaren bidez, C19ari aurre egiteko prebentzio neurri berriak ezarri ditu.

Dekretu berriak aldaketa hauek dakartza, besteak beste:

  • Jarduera guztietan baimendutako gehieneko edukiera %60koa izango da lokal eta instalazio guztientzat.
  • Edozein motatako gizarte-, kultura- edo kirol-ekitalditarako esparruetan gehienez ere 600 pertsona bildu ahal izango direla barnealdeetan eta 800 pertsona kanpoan.
    • 600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duten esparruetan, barnealdeetan 800 pertsonako maximoa izango da, eta kanpoan 1.200 pertsonakoa.
    • 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetan, gehieneko edukiera ezin izango da %30 baino handiagoa izan, betiere prebentzio-neurri orokorrak betez.
  • Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduetan, edukieraren %50 ezartzen da barrukoetan. Zerbitzua, barnealdeetan zein terrazetan, gehienez zortzi lagunekoa izan daiteke mahai bakoitzeko edo mahai talde bakoitzeko, bizikideen kasuan izan ezik.
  • Barran edo zutik kontsumitzeko debekuari eusten zaio, barruan zein kanpoan. Arau horiek berak aplikatuko zaizkie joko-lokalei eta txokoei edo elkarte gastronomikoei.
  • Indarrean jarraituko du merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztiak goizeko ordu batetan ixteko muga-ordutegiak, gazte-lokalen eta gaueko aisialdiko establezimenduen itxierak ere.
  • Hondartzetako eta igerilekuetako joan-etorrietan eta ibilaldietan nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea pertsonen arteko gutxieneko distantzia etengabe mantentzea ezinezkoa denean.

Ikus Covid19aren inguruko Astigarragako datuak mapan.

Ikusi ohiko galdera-erantzunak.

1