Albisteak
Atzealdea Koronabirusa ez zabaltzeko neurriak
1
Eusko Jaurlaritzak, ekainaren 18ko 30/2021 Dekretuaren bidez, C19ari aurre egiteko prebentzio neurri berriak ezarri ditu.
2021·06·19
Eusko Jaurlaritzak, ekainaren 18ko 30/2021 Dekretuaren bidez, C19ari aurre egiteko prebentzio neurri berriak ezarri ditu.
Dekretu berriak aldaketa hauek dakartza, besteak beste:
- Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztietarako ezarrita dagoen ixteko muga-ordutegia 02:00ak arte luzatuko da.
- Jardueretan baimendutako gehieneko edukiera %60koa izango da lokal eta instalazio guztietarako.
- Ostalaritza eta txokoak: Itxiera 02:00etan; Barneko edukiera %50; Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea; Mahai bakoitzean, gehienez 6 pertsona; Nahitaezkoa da maskara erabiltzea, irensteko unean izan ezik.
- Kirol ekitaldiak: baimentzen da kirol-ekitaldietara ikusle gisa joatea, %60ko edukiera gainditu gabe.
Astigarragako datuak
Egoerak hobera egin badu ere, une honetan Astigarragan 119ko intzidentzia tasa dugu (50-150 artean kutsatzeko arriskua ertaina da) eta, beraz, arduraz jokatzen jarraitu behar dugu.
Ikus Covid19aren inguruko Astigarragako datuak mapan.
Ikusi ohiko galdera-erantzunak.