Albisteak
Atzealdea Koronabirusa ez zabaltzeko neurriak
2021·06·01
Dekretu berriak indarrean dagoen dekretuan jasotzen diren neurrien inguruko lau aldaketa jasotzen ditu:
- Aire zabalean kirola,pertsona-kopuruaren aldetik, mugarik gabe egin ahalko da.
- Establezimenduak ixteko eta jarduerak eteteko ordutegia luzatu egingo da, gaueko 24:00ak arte.
- Garraio publikoa irteteko gehieneko ordutegia 24:00etan ezarriko da.
- Astialdiko taldeak antolatzean, 10 pertsona arte egon ahalko dira talde berean, betiere egonkorrak direla bermatzen bada.
- Aire zabalean egiten diren erakusketa- edo turismo-espazioen gehieneko kopurua 10 pertsonakoa izan daiteke.
Irizpide horien segimendua eta ebaluazioa etengabea izango da, eta irizpide horiek berrikusi egingo dira, 20 eguneko epean.
Astigarragako datuak
Apirila eta maiatzean Astigarragan 172 positibo izan ditugu eta, beraz, pertsona eta familia askok itxialdia egin behar izan dute.
Egoerak hobera egin badu ere, une honetan Astigarragan 104ko intzidentzia tasa dugu (50-150 artean kutsatzeko arriskua ertaina da) eta, beraz, arduraz jokatzen jarraitu behar dugu.
Ikus Covid19aren inguruko Astigarragako datuak mapan.
Ikusi ohiko galdera-erantzunak.