Albisteak

Atzealdea Koronabirusa ez zabaltzeko neurriak

Pandemiaren azken egunotako bilakaera dela eta zuzentzen gara zuengana, Astigarragako herritarrongana. Une hauetan, birusaren transmisio arriskua oso altua da Astigarragan.

2021·04·13


100.000 biztanleko 400etik gorako intzidentzia-tasa dugu (674ko tasa), azken egunotan positibo kasu asko izan ditugulako (astebetean 40 kasu).

Ondorioz, martxoaren 26ko 16/2021 Dekretuaren bidez Eusko Jaurlaritzak 100.000 biztanleko 400eko intzidentzia-tasa baino handiagoa duten udalerrietarako ezarritako neurriak indarrean jarriko dira Astigarragan 2021-04-13an.

Hona hemen neurri nagusiak:

  • Mugatu egingo da Astigarragako sarrera eta irteera, aipatutako Dekretuak jasotako salbuespenekin.
  • Ostalaritzako eta jatetxe-arloko establezimenduek murriztu egingo dute lokalen barruan jendea atenditzeko ordutegia bi ordu-tarte hauetara: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era.
  • Kirola: barruko eremuetan egiten diren kirol-jarduerek ez dituzte 4 pertsonako taldeak gaindituko, talde profesionalen eta federatuen entrenamenduei eta lehiaketei eragiten dietenak izan ezik. Era berean aldagelak eta dutxak itxi egingo dira kirol-instalazio mota guztietan.

Gainerako neurriek indarrean jaraitzen dute:

  • Mugikortasun mugak gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara mantenduko dira.
  • Gehienez ere lau pertsona elkartzeko neurria mantentzen da.
  • Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Ikusi neurri nagusien laburpena

Urtebete egin dugu pandemia betean eta, nekea eta ezintasuna handiak badira ere, Udalak dei egiten dizue neurriak zorrotz bete, arduraz jokatu eta elkar zaintzen jarraitzeko.

Ikus Covid19aren inguruko Astigarragako datuak mapan

Ikusi ohiko galdera-erantzunen dokumentu eguneratua