Albisteak
Atzealdea

Koronabirusa ez zabaltzeko neurriak

Azaroaren 6ko Dekretuaren bidez, Eusko Jaurlaritzak prebentzio neurri berriak ezarri ditu birusaren transmisioa eteteko asmoz. Neurri horien helburua da mugikortasuna eta kontaktuak are gehiago mugatzea. Neurri horiek indarrean egongo dira azaroaren 7tik aurrera, gutxienez 15 egunez.

2020·11·06


Hauek dira ezarritako neurriak:

  1. Gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatu da.
  2. Jarduera sozioekonomikoak 21:00etatik aurrera mugatzen dira. Merkataritza-establezimendu guztiei eragingo die; farmaziei eta gasolindegiei izan ezik.
  3. Kultu jardueretan aforoa %35ekoa izango da.
  4. Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak itxi egingo dira. Jatorduak etxez etxe prestatu eta zerbitzatu ahal izango dira, aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte. Gasolindegietan, osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan, eskola-jantokietan, lantegi eta jantoki sozialetako zerbitzu-guneetan sartzen diren jatetxe-zerbitzuak kanpoan geratzen dira.
  5. Kultura-jarduera, -ikuskizun edo -ekitaldi oro gaueko 21:00-k baino lehen bukatu beharko dira. Musika- eta ahots-entsegu kolektiboak edo dantza-entsegu kolektiboak, profesionalak ez direnean, bertan behera gelditzen dira.
  6. Taldeko edozein kirol-jarduera etetea, lehiaketa profesionala edo erdi-profesionala izan ezik. Debekatuta dago kirol-ekitaldietara joatea. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea jarduera fisikoa edo kirola hiri-inguruneetan egiten denean. Ikastaroak edo programatutako jarduerak gimnasioetan, kirol klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan egin daitezke; betiere maskararekin egiten badira, gehienez sei laguneko taldeetan eta gehienez %40ko aforoarekin.
  7. Joko- eta apustu-establezimenduak eta -lokalak itxi egingo dira.
  8. Gaueko 22:30ak izango dira garraio publikoa lurralde historikotik ateratzeko gehieneko ordutegia. Salbuetsita dago taxia edo gidaria duen ibilgailuaren alokairua.

Ikusi dekretua