Koronabirusa ez zabaltzeko neurriak
2020·10·29
Hauek dira Eusko Jaurlaritzak urriaren 26-ko dekretuaren ezarritako neurriak:
- 23:00etatik 06:00etara ezin da kalean ibili eta egon. Salbuespena dira urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan aurreikusitako jarduerak (sendagaiak, osasun-produktuak eta premia biziko beste ondasun batzuk erostea; Osasun-zentroetara eta albaitaritza-zentroetara joatea; Laneko, lanbideko, enpresako, erakundeetako edo legezko betebeharrak betetzea; Ohiko bizilekura itzultzea; zaintza lanak egitea eta abar).
- Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean sartzeko eta bertatik irteteko mugak ezartzen dira.
- Mugatu egiten da bizileku dugun udalerriko pertsonen sarrera eta irteera. Mugakide diren herrietan jarduera sozioekonomikoetarako eta kirol-jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoak egiteko mugikortasuna baimenduta dago.
- Gehienez 6 pertsona: erabilera publikoko espazioetan, itxietan nahiz aire zabalekoetan, nahiz erabilera pribatuko espazioetan, gehienez ere sei pertsonako taldeak egon daitezke, salbu eta bizikideak badira.
Ikusi hemen dekretua osorik
Ezarritako neurri berriek zalantza ugari sorrarazi dituzte herritarren artean, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak ohiko galderei erantzuna ematen duen dokumentua argitaratu du.
Deia astigartarrei
Irailean eta urrian nabarmen egin du gora koronabirusarekin gaixotutako pertsonen kopuruak Astigarragan: irailean 30 eta urrian (gaur arte) 99. Une honetan 100.000 biztanleko kutsatuen tasa oso altua du Astigarragak (kutsatze komunitarioaren egoeran gaude).
Neurriak zorrotz bete behar ditugu eta arduraz jokatu. Dei egiten dizuegu eta eskatzen, batetik, oinarrizko prebentzio neurriak zorrotz betetzeko (tartea zaindu, musukoa ongi erabili eta eskuak sarri garbitu) eta, bestetik, aurrez aurreko harreman sozialak murrizteko.