Albisteak
Atzealdea Koronabirusa: Bolondres Sarea sortu dugu Astigarragan. Laguntzeko prest?
2020·03·16
Koronabirusa dela eta bizi dugun egoera zail honetan, hainbat astigartar udalarekin harremanetan jarri da, laguntzeko prest. Bejondeizuela! Arriskuak arrisku, laguntzeko prest agertu zarete.
Eta bai, bada zertan lagundu. Hori dela eta, Bolondresen Sarea sortu dugu.
Zertan lagundu?
Bi laguntza mota behar ditugu, Astigarragako adinekoei edota familiei laguntzeko:
- Etxean dauden adineko pertsonei erosketak egin (elikagaiak eta botikak)
- Haurrak zaindu aldi batez
Nork lagun dezake bolondres bezala?
Baldintza hauek bete behar dira:
- 18 urte edo gehiago izatea
- Sukar, ahulezia, buruko min edota eztularen sintomak ez izatea
- Covid-19 izan duen edota harekin kontaktua izanagatik koarentenan dagoen pertsonaren batekin harremanetan ez egon izana
Izena nola eman
Bolondre izateko izena emateko bi bide dituzu:
- Beheko formularioa bete eta bidali
- Udaleko Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jarri telefonoz (tel 943 33 52 32)
Izena ematen duten pertsonekin harremanetan jarri eta egin ditzaketen lanak adostuko ditugu, egunak, ordutegiak eta beste hainbat baldintza kontuan hartuz.
Laguntza eskatzeko
Laguntza eskatzeko jarri harremanetan Udaleko Gizarte Zerbitzuarekin, telefonoz edo mezu elektronikoa bidaliz:
- Tel. 943 33 52 32
- ongintza@astigarraga.eus edo alkatetza@astigarraga.eus