Albisteak
Atzealdea

Kopa menstrualak opari Astigarragako emakumeentzat

Udalak kopa menstrualak banatuko ditu urrian zehar, doan, 15 urtetik gorako Astigarragako emakumeentzat.

2021·10·07


Doan banatuko dira eta emakume bakoitzak bat jasotzeko aukera izango du. Ekimenaren helburu nagusia emakumeei gailu eroso, ekologiko eta merkea eskaintzea da, hilekoarekin daudenerako. Kopa horiek jasotzeko, banaketa puntuetara gerturatzea nahikoa izango da. Baina, herriko emakumeek soilik jaso ahalko dituzte.

Banaketa puntuak

  • Emakumeon Etxean: Urriaren 8an 10:00etatik 13:00ak arte eta urriaren 17an 17:00etatik 18:30ak arte.
  • Kultur etxe zaharrean: Urriaren 13, 14 eta 15ean 11:00etatik 13:00ak arte
  • Kontxa Etxeberria plazan: Urriaren 18 eta 22an, 17:00etatik 19:00ak arte.

Bi taila eskainiko dira: S (erditu ez duten emakumeentzat) eta L (erditu dutenentzat). Zatoz eta har ezazu zurea!