Albisteak
Atzealdea Kiroldegiko zerbitzuetan zenbait aldaketa egongo dira gaurtik aurrera
2020·07·11
Kiroldegian erabilgarri dauden bi geletan aldaketak egongo dira gaurtik aurrera.
Fitness gela
Fitness gelako edukiera %60ra igoko da. Erabiltzaileek euren artean segurtasun distantzia mantendu dezaten, makinak 1,5 metroko distantziara egokitu dira.
Astelehenetik aurrera mankuernak erabiltzeko aukera egongo da. Erabilera bakoitzaren ondoren erabiltzaileak desinfektatu beharko ditu.
Ziklo gela
Ziklo gela saio birtualetarako erabiliko da soilik. Hori dela eta, bizikletak fitness gelara eraman dira, eta beraz, bizikleta erabili nahi duenak fitness gelan eskatu beharko du hitzordua.
Saio birtualak astelehenetik igandera eskainiko dira, egunean 3 txanda eginez:
- Astelehenetik ostiralera: 8:45; 14:00 eta 18:00etan
- Asteburuetan: 9:30; 12:00 eta 17:00etan