Albisteak
Atzealdea Kiroldegiko 2021-2022 ikasturterako izen-ematea astebetez luzatu da
2021·07·30
Kiroldegian 2021-2022 ikasturtean egingo diren ikastaroetan izena emateko epea zabalik egongo da abuztuaren 6ra arte. Kiroldegian egin behar da izen-ematea.
Ikasturte berrirako ere kiroldegiak haur, gazte zein helduentzat ikastaro eskaintza zabala eskainiko du.
Haur eta gazteentzat prestatu den eskaintzan honako ikastaroak egingo dira, besteak beste: Ziklo Gaztea, Zumba Kids, Jump fit Kids, Bungee air fit, Aerogym (aireko gimnasia) eta udaran estreinatu berri den Pump Track ikastaroa.
Ikusi haur eta gazteen eskaintza.
Helduen eskaintza ere ugaria da; berrikuntzen artean autodefentsa ikastaroa eta Gluteboom nabarmendu behar dira, eta horiez gain, pilatesa, helduen gimnasia, hipopresiboak, fit pump, trx, ziklo, body weight, bungee air fit, zumba, kardioboxa eta aerofit ikastaroak eskainiko dira, besteak beste.
Ikusi helduen eskaintza.
Informazio gehiago:
Astigarragako Kiroldegia
- Tel. 943 33 36 76
- kiroldegia@astigarraga.eus