Albisteak

Atzealdea 2020-21 ikasturteko kirol jardueretarako izen-ematea, irailaren 14tik 25era

2
Laster hasiko da ikasturte berria Kiroldegian eta oraingoan ere ikastaroen eskaintza zabala prestatu dute haur, gazte zein helduentzat. Izen emateak irailaren 14tik 25era izango dira, eta telematikoki egitea gomendatzen da. Ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira.

2020·09·10


Kiroldegiko ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira eta ekainaren 30ean amaitu. Aurten ere, ikasturte osoa edo hiruhilabeteka ordaindu dateke.Ikastaroen konbinaketa ere egin daiteke.

Hau da 2020-21 ikasturteko kirol jardueren eskaintza, haur eta gazteentzako:

  • Zumba:
    • 4-7 urte: Astelehena, 16:45
    • 4-7 urte: Asteazkena, 16:45
    • 8-11 urte: Ostirala, 16:45
    • 12-16 urte: Asteazkena, 18:00
  • Jump fit:
    • 5-7 urte: Asteartea, 16:45
    • 8-11 urte: Osteguna, 16:45
    • 12-16 urte: Ostirala, 18:00
  • Bungee air fit:
    • 8-11 urte: Asteartea, 16:45
    • 8-11 urte: Osteguna, 16:45
    • 12-16 urte: Astelehena, 16:45
  • Ziklo Gaztea:
    • 12-16 urte: Astelehena, 18:15

Hau da 2020-21 kirol jardueren eskaintza, helduentzako:

  • Aireko Pilatesa:
    • Ostirala, 15:00
    • Ostirala, 17:30
    • Asteartea, 20:30
  • Pilatesa:
    • Asteartea-Osteguna, 09:00
    • Asteartea-Osteguna, 18:00
    • Astelehena-Asteazkena. 18:00
    • Asteazkena, 19:15
    • Astelehena, 20:30
  • Hipopresiboak (mantentze):
    • Ostirala, 17:00
    • Astelehena, 18:30
  • Hipopresiboak (hastapena):
    • Asteartea-Osteguna, 10:00
    • Asteartea-Osteguna, 17:00
  • Fit Pump:
    • Osteguna, 14:45
    • Astelehena-Osteguna 20:30
  • Body Weight:
    • Asteazkena, 14:45
    • Asteartea, 19:15
  • TRX:
    • Astelehena, 09:15
    • Astelehena, 15:00
    • Astelehena, 19:15
    • Asteazkena, 09:15
    • Asteazkena, 20:30
  • Strong:
    • Ostirala, 9:15
    • Asteazkena, 14:45
    • Astelehena, 18:00
    • Asteazkena, 19:15
  • Ziklo Indoor:
    • Asteartea-Osteguna, 10:00
    • Asteartea-Osteguna, 18:00
    • Asteartea-Osteguna, 19:15
    • Asteartea-Osteguna, 20:30
    • Astelehena-Asteazkena, 17:15
    • Astelehena, 20:00
    • Asteazkena, 18:30
    • Asteazkena, 20:00
    • Ostirala, 14:45
  • Zumba:
    • Asteartea-Osteguna, 18:15
    • Astelehena, 19:15
    • Asteazkena, 20:30
  • Jump Fit:
    • Asteartea, 19:15
    • Osteguna, 19:15
  • Bungee Air Fit:
    • Asteartea, 14:45
    • Osteguna, 19:15
    • Ostirala, 18:30

Izen-emateak

Izen-emateak irailaren 14tik 25era egin daitezke, eta modu telematikoan egitea gomendatzen da.

Eskaera orria beteta eta ordainketaren ziurtagiria bidali behar dira kiroldegia@astigarraga.eus helbidera. 

Hau da ordainketa egiteko kontu korrontea: LABORAL KUTXA ES77.3035.0214.3421.4070.0231 (Izen-abizenak, ikastaroaren izena, eguna eta ordua jarri behar dira kontzeptu gisa).

Funtzionamendurako baldintzak

  1. KIROLDEGIKO SARRERA-IRTEERAK: Ikastaroa duzuen orduan joan, ez lehenago. Puntualtasuna inoiz baino garrantzitsuagoa da aurten, bai gelara sartzeko garaian eta baita ateratzeko garaian ere
  2. ALDAGELAK ETA KIROLDEGIKO ARMAITUAK ITXITA: hasiera batean behintzat, aldagelak eta takilak itxita mantenduko direnez, ezinbestekoarekin joan, ura eta eskuohiala bakarrik, motxilarik ez. Esekitoki gehiago ezarriko dira jertseak edo berokiak BAKARRIK eskegitzeko.
  3.  MASKARA JANTZITA: Kiroldegi barruan joan-etorriak beti maskararekin egingo dira, klaserako bakarrik kenduz.
  4. GELARAKO SARRERA-IRTEERAN: Eskuak beti gel hidroalkoholikoarekin garbitu beharko dira saioaren hasieran eta baita amaieran ere.
  5. MATERIALA NORBERAK DESINFEKTATU: Saioaren amaieran norberak erabili duen materiala desinfektatuko du. 
1 2